Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Urtarrilak 28

Nekazaritzako eskumenen defentsan

Euskadiko sailburu Tapiak eta Kataluniako Pelegrík bat egin dute arlo horretako eskumena kudeatzeko aldarrian, «Ministerioaren joera gero eta zentralizatzailegoa delako, orain gutxi onartutako Nekazaritzako Politika Bateratuaren (NPB) diseinuarekin argi geratu denez».

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua eta Kataluniako Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza, Elikadura eta Natur Inguruneko kontseilaria Bilbon bildu dira, batera aztertzeko Nekazaritzako Ministerioak urtarrilaren erdialdean onartutako 2014-2020 aldirako Nekazaritzako Politika Bateratua.

Bien iritzian, Ministerioak bere eskumenaren mugak gainditu ditu eta eredu erabat gidatu eta uniformizatzailea diseinatu du, autonomia-erkidego bakoitzeko nekazaritza-sektorearen eta -jardueraren berezitasunak alde batera. Esaterako, Euskadiko eta Kataluniako nekazaritza-jarduerak desberdinak dira, eta erkidegoari berari dagokio, sektoreko eragileekin batera, Europatik datozen finantza-baliabideen kudeaketa diseinatzea.

Beraz, erkidegoari berari dagokio, sektoreko eragileekin batera, Europatik datozen finantza-baliabideen kudeaketa diseinatzea.

Arantza Tapia sailburuak adierazi duenez, «alferrik galdu dugu sektorearen lehiakortasuna hobetzeko aukera, onartutako finantzaketa-ereduak oraindik ere ez baitu lehenesten sektore profesional eta produktiboa».

Bestalde, Josep Maria Pelegrí kontseilariak Kataluniako gobernuaren haserrea adierazi du; izan ere, NPB aplikatzeko eredu horrek «Bruselak onartutako proposamena erabat itxuragabetzen du, gure nekazariak eta abeltzainak mespretxatzeaz eta sektorearen etorkizuna kolokan jartzeaz gain».

Gaineratu duenez, «Espainiako Estatuaren egitura politikaren arabera, eta autonomia-erkidegoei dagokien eskumen-esparruan, erkidegoei dagozkien zenbatekoak banatu behar dira, autonomia-erkidegoek bere erregionalizazio-eredua gara dezaten, bertako nekazaritzaren egoera kontuan hartuta». Izan ere, desberdinak eta askotarikoak dira autonomia-erkidegoetako nekazaritza-jarduerak; ez dute zerikusirik Mediterraneokoak eta beste eskualde batzuetakoak, eta batez ere Kataluniako abeltzaintzak eta beste edonongoak. «Estatuak autonomia-erkidegoen politikak erabakitzeko gaitasuna desagerrarazi nahi duela dirudi. Hau da, dibertsitatea ukatu nahi du, eta horrek gure jarduteko gaitasuna kaltetzeaz gain, gure nekazarien lehiakortasuna erasaten du».

Euskadi eta Katalunia arteko lankidetza-hitzarmena

Bileran, Tapiak eta Pelegrík nekazaritza eta elikadura arloetako politiken beste alderdi asko ere aztertu dituzte eta lantalde bat osatzea erabaki dute, esperientziak eta kudeaketa-ereduak partekatzeko merkaturatzeko kanal laburrei, nekazaritza ekologikoari buruz, bai eta eskualde-arteko lankidetza-proiektuak abiarazteko eta elikadura-produktuen nazioartekotzeari loturiko alderdietan lankidetzan jardutea aztertzeko ere.

Bi ordezkariak ados agertu dira; Euskadik eta Kataluniak sektorea gero eta profesionalagoa izan behar da eta merkaturatutako produktuek, konfiantzaz gain, kalitate-bermea eskaini behar dute.