Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2013, Azaroak 22

Mikorrizatutako gaztainondoen laborantza

Badira urte batzuk AFEEn (Arabako Frutazain eta Eraldatzaileen Elkartea), Bionekazaritza elkartearekin eta Euskal Herriko Hazien Sarearekin elkarlanean, askotariko nekazal jarduerak burutzen ditugula, bertoko baliabideak ahalik eta hobekien ustiatzeko asmoarekin.

Gure xede nagusia fruta-arbolak hazteko sistema tradizionalak alternatiba edota gehigarri modura garatu eta sustatzea da, dibertsifikazioak nekazarien diru-sarrerak handitzen lagun baitezakete.

Geroz eta sarriago heltzen zaizkigu eskariak: norbanakoek, udalek eta bestelako erakundeek informazioa, asesoramendua eta laguntza eskatzen dizkigute, landaketak egiteko asmoa daukatelako.

 

Finantzazio eta diru-laguntza gutxi dagoenez, AFEEren baliabideak oso mugatuak izaten dira. Hala ere, gure indarrak ahalik eta hobekien erabiltzen saiatzen gara, eta hainbat jarduera, elkarlan eta proiektutan lan egiten jarraitzen dugu, gure helburua betetzeko: frutagintza ekologikoa bertoko nekazaritzarentzat benetako jarduera errentagarri gisa garatzea.

HELBURUA: GAZTAINONDOA BERREZARTZEA
Jakina denez, gaztainondoa gure lurraldeetan oso errotuta egon den espezie enblematikoa da. Izan ere, gaztainak bertoko herrien oinarrizko elikaduraren parte izan dira hainbat mendez (batez ere gabezia-garaietan), oso elikagai osoa direlako.

Zoritxarrez, azken urteotan, gaztainondoek aurrekaririk gabeko atzerakada orokorra sufritu dute Euskal Herrian, dela landa-eremuen exodoagatik, dela lursailen kontzentrazioagatik, dela beste laborantzen heldueragatik (pinuak, patatak, zerealak…) edo dela Tinta (Phytophthora cinnamomi) gaixotasun kaltegarriaren agerpenagatik. Hala, desagerpen horrek ondare genetiko izugarriaren atzeratuezineko galera ekarri du.

Laborantza hori eta gaztainen eta onddoen (Boletus Edulis) ekoizpena gurean berriro sartzea oso jarduera interesgarria da. Izan ere, mendien itxura aldatuko luke, errentagarritasuna eta lanpostuak sortuko lituzke eta eraldaketak balio erantsi handia ekarriko luke.

Laborantza hori eta gaztainen eta onddoen (Boletus Edulis) ekoizpena gurean berriro sartzea oso jarduera interesgarria da

ESPERIMENTAZIOA
2012-13 urteetan, hainbat jarduera eta proiektu eraman ditugu aurrera, baina bat nabarmendu nahi dugu: tokiko gaztainondoen 3 sail esperimental landatu ditugu, eta bertan, Boletus Edulis generoko mikrorrizatutako onddo lokalak ere jarri ditugu. Horrek zur-ekoizpena, fruta-ekoizpena eta onddo-ekoizpena bateratzeko aukera eman digu; hortaz, sailen errentagarritasuna handituko da.

Esperimentazio-azalera 4 ha dira, Arabako hiru herritako hiru sailetan banaturik Bakoitzean baldintza edafoklimatiko eta fisiko batzuk daude, oso ezberdinak; horrela, gaztainondoak landatzeko kokalekurik onenak zehaztu ahal izango ditugu.

Bertoko gaztainondoen poblazioak mantentzea helburu, esperimentu honetan Europako gaztainondoak (Castanea sativa) soilik erabili ditugu. Landare hibridoak saihestu ditugu, gure gaztainondo-ondarea kontamina eta gainbehera dezakeen “introgresio genetikoa” eragin dezaketelako.

Tinta gaixotasunari hobekien aurre egiten dion edo toleratzen duen, hazkuntza onena duena, ekoizpen-sarrera egokiena duen, bateragarria den, mikrorrizazioa hoberen hartzen duen… gaztainondo-eredua zein den zehazteko, hainbat patroi baliatu ditugu esperimentuan. Horietako batzuk TRAGSAk hautatu ditu, Tintari aurre egiten diotelako, eta beste batzuk arabarrak dira (bi AFAren Mendi-zerbitzuak eta Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak [IGI – CEA] laga dizkigute).
Lurrean, Boletus Edulisa

Gaztainondo guztiei bertoko Boletus Edulis onddoaren esporak inokulatu dizkiete. Horri esker, gure lurretan gertatzen ari den “higadura mikotikoa” saihestu nahi dute adituek, geroz eta kanpoko onddoen gehiago sartzen ari baitira gurean.

Gure lurretan gertatzen ari den “higadura mikotikoa” saihestu nahi dute adituek, geroz eta kanpoko onddoen gehiago sartzen ari baitira gurean.

Gorbeiako Basterra elkarte mikologikoaren aholkuei jarraiki, onddoak Arabako mendietan bildu genituen pasa den udazkenean, eta, inokulaziorako, gaztainondoetan 15.000.000 landare-espora erein dira, prestatutako espora-soluzio gisa. Esporen kontzentrazioa zehazteko, EHUko Leioako campuseko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko Landareen Fisiologia-laborategiaren laguntza jaso dugu.

Kontuan harturik Boletus Edulis onddoak gaztainondoa heldutasunera heltzen denean haziko direla, hau da, arbolak 15-18 urte dituenean, Cistus Ladanifer motako estrepak landatu ditugu, aldi baterako tarteko laborantza gisa. Boletusak fruituak eman ditzake landare horretan 5 urte baino gutxiagotan, ondorioz, ekoizpena bizkor eta nabarmen haziko da, baita lursailaren errentagarritasuna ere.

Adaburuan, Gaztainak
Gaztainondoei jatorri askotako euskal gaztaina-menduak zein kanpoko gaztaina-menduak txertatuko zaizkie.Horri esker, bi gauza ikasi eta zehaztu ahal izango dira: batetik, gaztaina mota lokalen ezaugarriak eta gaitasunak (zaporea, neurria, forma, etab.), “marroia” motako kalitate handieneko fruta monospermikoak ematen dituzten aldaerak hautatuz, eta, bestetik, kanpoko aldaerek gure egoera edafoklimatikoetan duten jarrera.

Gaztainak fresko kontsumi daitezke edo, bestela, izotz daitezke, gaztaina siku bihurtu, modu naturalean ontziratu, gaztaina-irina egin… Geroz eta maizago kontsumitzen da gaztaina elikagai-industrian. Gaztainekin glas marroia (gaztaina melatua), gaztaina-alkohola, glas marroi-bonboiak, likoreak, irinak, kremak, pureak, etab., egiten dira.

Esaterako, gaztainaz irina egitea transformazio-aukera ona bilakatu da, ez daukalako glutenik eta zeliakoentzako ona delako. Are gehiago, gozotegietan eta okindegietan geroz eta gehiago eskatzen dute.

Bestalde, kontuan hartuta Euskadiko saltokietan eskaintzen diren gaztainenen % 100 kanpokoa dela eta, Europa mailan, defizita dugula, uste dugu gaztainak haztea aukera zabaleko laborantza interesgarria dela, Araban ez ezik, Euskadi Herri osoan ere.

EMAITZAK
Esperimentutik ateratzen ditugun emaitzek, positiboek zein negatiboek, balioko digute etorkizunean gaztaina-laborantza modurik eraginkorrenean eta arriskuak minimizaturik garatu ahal izateko. Horrela, nekazariak unean egokien deritzogun aldaera, eredua eta teknika aukeratzen lagundu ahal izango ditugu, haziak landatzen dituztenean.

Testua eta argazkiak: Aurelio Robles. (AFEE)