Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

2013, Azaroak 22

800 enpresa baino gehiago batu dira Euskadi Gastronomika proiektura lehen urtean

Martxan izan den lehenbiziko urtean, 800 enpresa inguru batu dira, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, Euskadi Gastronomika Eusko Jaurlaritzak bultzatutako produktu turistiko enogastronomikoari buruzko klubera.

Proiektu horrek hiru euskal hiriburuetako eta hainbat eskualdetako eskaintza biltzen du eta lehenengo, bigarren eta hirugarren sektoreen arteko elkarlana sustatzen du, bertoko gastronomiaren alderdirik kulturalena ezagutzera emateko.

Duela gutxi, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek produktu-klub honen nondik norakoak ezagutzera eman zituzten Bartzelonan eta Madrilen, Basquetour erakundeko zuzendari nagusi Arantza Madariagarekin batera.

Aurkezpenetan, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek proiektu honek lehenengo eta bigarren sektoreei eskaintzen dizkien alternatiba ekonomikoak azpimarratu zituzten; izan ere, “nekazariek, arrantzaleek eta abeltzainek osatzen dute katearen lehen maila”. Horrez gain, Euskadi Gastronomika proiektuak bertoko produktuak zabaltzearekiko duen konpromisoa nabarmendu zuten, baita produktu horien kalitatea askotariko sor-markek eta kalitate-zigiluen bermatzen dutela ere, adibidez Euskolabel produktuak.

Euskadi Gastronomika proiektuak bertoko produktuak zabaltzearekiko duen konpromisoa nabarmendu zuten

Horixe bera ulertu dute Euskadiko turismoaren sektoreko eta elikagaien industriako ia 800 eragilek, proiektura atxiki baitira. Horrek esan nahi du herriek eta lan-egitura pribatuek abegi onez hartu dituztela Eusko Jaurlaritzaren eta markan bildutako hogei eskualdeetan eta hiru hiriburuetan parte-hartzaileak erakartzeaz eta koordinatzeaz arduratzen diren teknikarien lana.

Webeko berrikuntzak
Proiekturako berariazko gunea sortu da Euskadi Turismo ekimenaren atari ofizialaren barnean (www.euskaditurismo.net). Bertan, erabiltzaileek turistei zuzenduriko askotariko proposamen enogastronomikoak aurkitu ahal izango dituzte. Halere, ez da horretara mugatzen: helmugen eskaintza gastronomikoari buruzko zein produktu-klubari eta helmugako albisteei buruzko informazio baliagarria ere eskaintzen du.

“Bisitatu”, “Jan” eta “Erosi” atalek aukera ugari eta Euskadi Gastronomikara atxikitako denda eta herrien zerrenda osatua eskaintzen dituzte. Horrez gain, bada mapa interaktibo aipagarri bat, non bidaiariek dendak aurki ditzaketen Euskadiko mapa batean, ibilbidea hobeto antolatzeko.

Halaber, helmugetako turismo-eragile eta elikagai-industria guztien arteko elkarlanak hamabost Euskadi Top Esperientzia inguru ekarri ditu. Euskadi Gastronomikaren webgunean azaltzen diren esperientzia horiek gastronomiari daude lotuta zuzenean, eta bisitariei euskal sukaldaritzaren kulturan murgiltzeko aukera ematen diete, bertoko produktuak dastatuz ez ezik -hirugarren sektorea-, horiek nola ekoizten eta transformatzen diren ikasiz ere -lehenengo eta bigarren sektoreak-. Hala, bidaiariei Euskadi hurbil-hurbiletik sentitzeko esperientziak proposatzen zaizkie, besteak beste artzain-lanak ezagutzeko aukera, mahastietan jarduerak, Añanako gatz-haranera bisita edota perretxiko-bilketa.

Lineako salmenta
Euskadi Top Esperientzia horiei estuki loturik dago Euskadi Gastronomikaren beste berrikuntza garrantzitsu bat: produktu-klubaren bitartez sortutako pakete enogastronomikoak sarean saltzen hastea, alegia. Produktuak propio egindako www.viajarporeuskadi.es webgunearen bidez saltzen dira (www.euskaditurismo.net ataritik ere atzi daiteke).

Sarerako berariaz prestaturiko pakete turistikoa saltzen den lehenbiziko aldia da. Eusko Jaurlaritzak bultzatu du proiektua, salmenta bidaia-agentzia baten bidez egiten den arren. Era berean, pakete enogastronomikoez gain, Euskadi osoko naturari eta kulturari loturiko bestelako esperientzia eta proposamen paketatuak saltzen dira.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailak Euskadi Gastronomikarako bi liburuxka argitaratu ditu, proiektua zabaltzen laguntzeko. Bata azken erabiltzaileentzat da; bisitarientzako zerbitzuak eta jarduerak azaldu eta klubeko kideen zerrenda eta datuak eskaintzen ditu. Bestea bitartekarientzat eta bazkideentzat da. Liburuxka horrek helmugari, bertoko eskualde enogastronomikoei, azokei eta gertaerei buruzko informazioa eta klubeko kideen zerrenda batzen ditu.

Bittor Orozek proiektu honek lehenengo eta bigarren sektoreei ematen dizkien alternatiba ekonomikoak azpimarratu zituen; izan ere, “nekazariek, arrantzaleek eta abeltzainek osatzen dute katearen lehen maila”. Sailburuordeak adierazi zuenez, euren lanak interesa pizten du eta lan hori turismo-produktu batean bil daiteke, euskal gastronomia den alderdi kulturalaren parte baita. Horrez gain, Euskadi Gastronomika proiektuak bertoko produktuak zabaltzearekiko duen konpromisoa nabarmendu zuen, baita produktu horien kalitatea askotariko sor-markek eta kalitate-zigiluen bermatzen dutela ere, adibidez Euskolabel produktuak.