Berrikuntza

Neikerek bioteknologiako sare bat koordinatuko du CYTED programaren barruan

Neiker-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak “Interes sozioekonomikoko espezieak hobetzeko programak indartzeko bioteknologia” sarea koordinatuko du, Iberoamerikako Garapenerako Zientzia eta Teknologia (CYTED) Programaren baitan.

Sarean elkartu dira Latinoamerikako 9 herrialdetako 12 ikerketa zentrotako 79 ikertzaile elkartuko dira (Costa Rica, Ekuador, Portugal, Guatemala, Kuba, Kolonbia, Brasil, Mexiko eta Espainia), sektore produktiboko 3 enpresarekin batera. Halaber, elikadurako espezie interesgarrien fitohobekuntzarako tresna kuantitatibo, fisiologiko eta molekularrak garatu eta aplikatzeko interesa duten profesionalak ere elkartuko dira.

Sareak elikadurako espezie interesgarriak hobetzeko lana bultzatuko du, horien artean banana, platanoa eta kakaoa

Helburu nagusia da diziplina askoko espazio bat sortu eta finkatzea, ezagutza zientifikoa eta esperientziak elkartrukatzeko, Musa spp. eta Theobroma cacao hobekuntza programen produktibitatea handitzeko, termino kuantitatiboetan zein kualitatiboetan, tresna bioteknologiko berriak erabiliz (bereziki -omikak), klima aldaketaren etorkizuneko jokalekuko hazkunde demografikoaren eta elikagai eskariaren erronkari aurre egiteko.

Hobekuntza hori gauzatzeko tresnak izango dira genomak esploratzea (Next Generation Sequencing), produktuak indartzea, patogeno nagusien diagnosi goiztiarreko metodoak garatzea, fenotipatze tresnak eta tresna fisiologikoak eta matabolomikoak erabiliz, eta estres biotiko eta abiotikoekiko erresistentziaren adierazle nagusiak lortzea.

Sareak elikadurako espezie interesgarriak hobetzeko lana bultzatuko du, horien artean banana, platanoa eta kakaoa. Modu paraleloan lan egiteak eta, are, nekazaritza sistema konbinatuen ezarpena planteatzeak sinergia bat eragin dezake emaitzak lortzeko eta aplikagarritasuna handitzeko, proposamena osatzen duten iberoamerikar herrialdeetan. Sarearen barruan ikertuko diren espezieek garrantzi nutrizional, sozial eta ekonomiko handiko fruituak ematen dituzte garapen bidean dauden herrialdeentzat.

Ekoizpen enpresen eta elkarteen partaidetzak emaitzen transferentzia segurtatzen du, eta behar errealak planteatzen dituzten proiektuak lantzea eragiten du.
Lanaren bitartekoak izango dira ikerketa, prestakuntza, hainbat arlotako diziplina askoko talde adituen arteko informazioaren trukea, heziketa eta sentsibilizazio soziala, eta ekintza horiek gaur egungo belaunaldien beharrak asetzeko garatuko dira, baina etorkizuneko belaunaldiak arriskuan jarri gabe.

Lehenengo bilera atorren uztailaren 3tik 7ra egingo da, Gasteizen.

Buletina