Ikerketa

Neiker manioka aldaera berrien garapenean parte hartzen ari da klima aldaketara egokitzeko

Neiker-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea klima aldaketara egokitutako juka edo manioka aldaera berrien garapenean parte hartzen ari da

, nekazaritza iraunkorraren alde. Teknologia garatzeko eta transferitzeko proiektuak Mikocheni Nekazaritza Ikerketarako Institutuaren (Tanzania) eta Jomo Kenyatta Nekazaritza eta Teknologiako Unibertsitatearen (Kenya) partaidetza du, eta “FAO-Treaty”-ren finantzaketa ere badu, proiektu tipo baten esparruan: “Support to the co-development and Technology Transfer”.


NEIKER bi erakunde afrikar horiekin batera ari da lanean, jukaren germoplasma karakterizatzeko, hainbat estres biotiko eta abiotikorekiko erresistentzia eta tolerantziari dagokionez. Ikerketa aldaera berriak garatzera zuzenduta dago, klima aldaketaren mehatxuetara egokitzeko, markagailuz lagundutako hautaketa aplikatuz (MAS) edo gene hautagai baliagarrien eraldaketa genetikoak erabiliz.


Kontuan hartu behar da klima aldaketa globalaren eraginak, esaterako beroa, hotza, lehortea edo uholdeak, jukaren hazkuntza iraunkorra mehatxatzen ari direla. Egoera horrek dakar jukaren laboreak hainbat gaixotasun larri nozitzea, horien artean bakterio ilintia edo jukaren mosaikoaren birusa, eta arraia marroia eragiten duen beste birus bat.


Proiektuan parte hartzen duten hiru erakundeek tentsio horiekiko tolerantzia duten labore berrien garapena bultzatzen dute, espezieen biodibertsitatearen ustiaketaren bitartez. Proiektuaren helburua da Afrikako ekialdean jukaren germoplasma karakterizatzea. Informazio horretan oinarrituta, markagailu molekularrak garatuko dira, jukaren aldaera hobetu berriak lortu ahal izateko.


Programan estres biotiko, abiotiko eta horiei elkartutako estresekiko erresistentzia edo tolerantziarako landa lanak eta ebaluazio fenotipikoetarako bio-saiakuntzak egingo dira. Ebaluazioaren ezaugarrietan hainbat estres abiotiko sartuko dira, hala nola hotza, lehortea eta beroa, eta jukaren gaixotasun biral nagusiak ere landuko dira.
Genotipo toleranteak identifikatzeak gomendioak emango dizkie zuzenean nekazariei aldaera horiek kontrako baldintza agro-klimatikoetan lantzeko, eta, aldi berean, oso material baliagarria izango dira maniokaren aldaera hobetuak lortzeko.


Emaitzen zabalkundea
Proiektuaren emaitza eta erreprodukziorako klonak zabalduko eta transferituko dira nekazari elkarteetan, komunitate zientifikoan, abeltzainen artean eta gene bankuen sortzaileen artean, ekintzen difusio eta transferentzia egiteko ekintza ugariren bitartez. Halaber, proiektuaren webgune bat egingo da, emaitzak eta kanpoko estekak bilduko dituena.
Juka edo manioka eskualde tropikal eta subtropikaletan lantzen da. Bere tuberkuluagatik eta almidoi jangarriagatik, landare hau munduko elikagaien karbono hidratoen hirugarren iturria da, eta oso rol garrantzitsua jokatzen du garapen bidean dauden herrialdeetako nekazaritzan, batez ere Saharaz hegoaldean, oso ongi hazten delako lur pobreetan eta euri gutxi egiten duen lurraldeetan.


NEIKERek dagoeneko hainbat azterketa genomiko egin ditu dozena bat landare espezietan, tresna molekularrak aplikatuz, eta orain teknologia transferitzeko proiektuan lagunduko du. Berez, NEIKERek olio palma eta akaziarekin egindako proiektu genomiko handietan parte hartzen du. Horrez gain, proiektu honetan aurreikusitako ikerketa eta garapen jarduerak egiteko markagailuei, softwareari eta metodologiei buruzko ezagutza handia dauka, eta arrakastarekin aplikatu dira oraingo landaketa hauetan.


Proiektua NEIKERen ibibide luzearen beste urrats bat da, klima aldaketaren eragina arintzeko eta egokitzeko estrategiak garatzeko, eta gaiak gaurkotasun handia dauka, nekazaritzaren sektorean izan dezakeen eraginagatik. Prozesuaren lehenengo urratsa espero diren baldintza klimatiko berrietara egokitutako aldaera berriak lortzea da, izan ere, dauden gaixotasunak eta izurriteak areagotuko direla aurreikusten da, eta nekazaritzaren sektoreak hori kontuan hartu beharko du modu efizientean eta azkar egokitzeko, nekazaritzak ekintzen arrakastaren arabera jarraituko ahal izango baitu, gaur egun ezagutzen dugun moduan behintzat.

Iraila 2019
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6

Buletina