Berrikuntza

Elikadura-berrikuntza, protagonista «Global Innovation Day» jardunaldian

Katiluk, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren berrikuntza- eta lankidetza-estrategia garatzeko tresnak, tailer bat antolatu zuen Bilboko «Global Innovation Day» jardunaldiaren barruan

, Euskadiko Elikaduraren Klusterrarekin elkarlanean: hain zuzen, "Nekazaritzako elikagaien berrikuntzari buruzko istorioak: laborategitik, merkatura" izeneko tailerra.

Bereziki, nekazaritza-elikagaien sektoreko pertsona, ekoizle eta enpresa "ikusbera, jakin-nahi eta parte hartzaileei" zuzendu zitzaien topaketa

Berrikuntzaren eta elkarlanaren esparruko tokiko proiektuak ezagutzeko aukera eman zuen tailerrak; halaber, elikagai, zerbitzu, merkatu eta prozesu berriak nola sortzeari buruzko informazioa lortzeko: esaterako, merkatuen ikerketa eta ikerketa zientifikoari, kontzeptu berriak diseinatzeari, bideragarritasun teknologikoari, kontsumitzaileei egokitzeari eta prototipoak transferitzeari buruz (hala kontsumitzaileei nola elikadura enpresei).

Bereziki, nekazaritza-elikagaien sektoreko pertsona, ekoizle eta enpresa "ikusbera, jakin-nahi eta parte hartzaileei" zuzendu zitzaien topaketa; orobat, baita berrikuntzarekin erlazionatutako kolektiboei ere. Guztira, hirurogei bat pertsonak hartu zuen parte, esperientziak eta ezagutzak trukatzeko askotariko txokotan banatuta. Bertaratu zirenek aukera izan zuten hainbat txokotan parte hartzeko eta panel batean esperientziari buruzko iritziak plazaratzeko, metodologia ireki, dinamiko eta parte hartzaile bati jarraiki.

Aurkeztutako esperientziak

Honako ekoizle hauek beren esperientzien berri eman zuten ezarritako trukeguneetan: Alzolako Urak, Xardexca- Orduñako tokiko ekoizleek, Eroskik, Kerexara- Idiazabal Jatorriko izendapenak eta Eurest-Aztik.
Alzolako Urak enpresako ordezkariek beren berrikuntza-proiektua azaldu zuten: haien egitasmoak pertsonak ditu ardatz, bai eta uraren kulturari balioa ekartzea ere. Zehazki, Alzola ur mineral naturaleko fabrikaren bultzaberritzea eman zuten ezagutzera, non, nagusiki, giza-kapitalaren alde egin baitute apustu.
Bestalde, Eurest Euskadik bere produktu-gama berriaren garapena aurkeztu zuen: kolektibitateentzat eta, bereziki, senior herritarrentzat dago pentsatua. Aztirekin elkarlanean garatu dute, ahalegin handia eginez I+G arloan.
Xardezka eta Orduñako tokiko ekoizleek industriaren eta lehen sektorearen arteko berrikuntza- eta lankidetza-adibide bat plazaratu zuten: hain zuzen, tokiko produktu ekologikoan oinarriturik V gama eraldatzeko esperientzien bidezkoa.
Bestetik, Eroskik banaketa handietan osasun-estrategia sartzeko proiektu bat aurkeztu zuen, zeinak ezaugarri osasungarriagoko produktu berriak garatzean jartzen baitu arreta.
Kerexara enpresak azaldu zuen nola erabili koltza integralki, nekazaritzako jardueran berotegi efektuko gasen isuriak murrizteko. Haien lana, oinarrian, bioerregaiak eta pentsuak ekoizteko oleaginosoak baliatzean datza.

Global Innovation Day

Innobasquek antolatzen du «Golbal Innovation Day» topaketa, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin; euskal berrikuntzaren arloko topaketa nagusia da, harremanak ezartzeko eta esperientziak partekatzeko aukera bikaina. Espazio ireki, dinamiko, eta parte hartzeko horren helburua hau da: balioa ekartzea euskal berrikuntzari, Euskadi lurralde berritzaile gisa kokatzea, ezagutza partekatzeko espazio bat eskaintzea eta berrikuntza globalarekin loturak eratzea. Azken edizioan, 39 tailer, 41 txoko, 21 hitzaldi eta 10 aurkezpen labur izan dira.

Buletina