Erreportaiak

Eusko Jaurlaritzak Basoko Biomasa babesteko ekimena aurkeztukozuen, energia termikoaren alternatiba gisa

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak baso-biomasa babesteko ekimena aurkeztu zituen, instalazio publikoetarako eta banakoen establezimenduetarako energia ekoizteko alternatiba gisa.


Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak sustatutako ekimen honek hainbat ekintza-ildo ditu. Era berean, EEE eta HAZI erakunde publikoek ere esandako sailburuordetzarekin batera egin dute lan ekimen honetan.


Arantxa Tapia sailburuak Euskadiren 2020rako Energia Estrategiaren barruan ipini zuen ekimen hau, baita energia berriztagarriak babesteko politikaren barruan ere.

Euskadin energia berriztagarrien aprobetxamenduak gora egin du etengabe


Biomasak Euskadiko energia berriztagarrien % 57 ematen du
Petrolioaren deribatuak (% 41) eta gas naturala (% 38) dira gehien eskatzen diren energia motak, baina energia berriztagarriak kontsumitutako energia guztiaren % 7 baino gehiago dira une honetan.


Energia berriztagarriei dagokienez, biomasa (bioerregaiak alde batera utzita) da aprobetxamendu-iturri nagusia, guztizkoaren % 57 baino gehiago izanik.


Sailburuak azaldu duenez, "Euskadin energia berriztagarrien aprobetxamenduak gora egin du etengabe, baina oraindik ez da behar bezala garatu, eta hor baso-biomasak zeresan handia izan dezake eta izan behar du datozen urteetan, batez ere energia termikoa sortzeko alternatiba bikaina den heinea".


Baso ugari Euskadin biomasa lortzeko
Euskal basoetan, 62,6 milioi m3-ko bolumena dago zurgai une honetan, orain 40 urteko bolumenaren halako bi baino gehiago. Hortaz, Euskadi da baso zurgaien dentsitate handiena duen autonomia-erkidegoa. Batez beste, hektarea bakoitzeko 160 m3-tik gorako bolumena dago zurgai.
Hori guztiagatik, "baso-biomasa aukera ezin hobea da bertako energia-baliabide berriztagarriak erabiltzeko, prezio lehiakorrean erregai konbentzionalen aldean, eta gainera, tokian-tokian enplegua sortzeko aukera ere eskaintzen du, haren energia-aprobetxamendua ezartzen den udalerrietan" esan du Tapiak.


Basogintza sektorearentzako aukera
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak dei bat egin nahi die prozesu honen balio-katean inplikatuta dauden agente guztiei, hala nola udalei, energia-zerbitzuetako, baso-ingeniaritzetako eta energia-instalazioetako enpresei, baso-produktuak erauzteko enpresei, basogintza-elkarteei eta energian eta baso-baliabideen kudeaketan inplikatutako administrazioei, Eusko Jaurlaritza eta EEE eta HAZI erakunde publikoak.

BIOMASAren Ekimenaren Helburuak:
• 2020. urterako energia-alorreko 20-20-20 helburuak lortzea.
• Energia-autohornidura jomugan aurrera egitea, 2020rako Euskadiko Energia Estrategiarekin bat etorriz.
• Enplegua sortzea.
• Basoen eta zuraren eraldaketaren sektoreari merkatu-nitxo berriak eskaintzea.
• Euskal KnowHow bat sortzea biomasaren energia-erabileraren alorrean, energia-xedeetarako eta baso-produktuak erauzteko ingeniaritzaren, eraldaketaren eta energia-instalazioen ingeniaritzaren ikuspegitik.
• Tokiko galdaragileentzat merkatua sortzea.
• Basoetako sute-arriskua murriztea eta euskal mendietako landareen osasuna hobetzea.

Udalekin lankidetzan, biomasa udal-instalazioetan erabiltzeko
EEE eta HAZI erakunde publikoek euskal udalerriak gonbidatu dituzte, azter dezaten beren udaletan zer-nolako aukerak dituzten baso-biomasaren bidezko sistema baliatzeko instalazio publikoei zerbitzu emateko garaian.
Orain arte 24 udalek esanbidez adierazi dute alor horretan elkarlanean sakontzeko asmoa, eta haietatik 5ek dagokion lankidetza-hitzarmena sinatu dute: Aramaio, Berriz, Ispater, Kanpezu y Zerain.

 

Abuztua 2019
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1

Buletina