Errezeta

Arabako babarrunak ahate konfitekin

Osagaiak:
• 500 g Arabako Eusko Labeldun Babarrunak nabar
• 2 Ahate konfit
• 2 Tipulin
• Piper berde handi bat
• 3 Baratxuri atal
• Olioa eta gazta


Nola egin:
Babarrunak beratzen jarriko ditugu 12 orduz.
Ondoren, kazola batean babarrunak eta tipulin bat jarriko ditugu.
Hiru atzamar urez estaliko ditugu.
Su txikian egosten jarriko ditugu, gatz pixka batekin eta olio zurrusta batekin.
Borborka hasten denean, irakinaldia hautsi egingo dugu ur hotz pixka batez. Hori hainbat aldiz egingo dugu.
Izan ere, irakinaldia motela izatea da garrantzitsuena.
Bitartean, piper berdea, tipulina eta baratxuria sueztitu egingo ditugu, olio zurrustatxo eta gatz pixka batekin.
Bestalde, konfita berotu eta zatitu egingo dugu, gantz guztia kentzeko.
Babarrunak egosten ari diren bitartean hainbat aldiz eragingo diogu kazolari, salda loditzeko. Egosita daudenean, sueztitutakoa erantsiko dugu. Nahi badugu, egositako tipulinarekin birrindu ahal dugu.
Azkenik, konfit zatiak babarrunetara bota eta zerbitzatu egingo dugu.

Urria 2019
A A A O O L I
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3

Buletina