Errezeta

Marmitako

Koilaraz jateko platera, oso erraz prestatzeko eta udako sasoian klasiko bat dena.

Osagaiak:

  • Tipula ertain bat
  • Piper berde ertain bat
  • Euskolabel tomatea, birrinduta edo kuboetan zatituta (2 koilarakada).
  • Euskolabel hegaluzea, azalik eta hezurrik gabe (1 kg)
  • Euskolabel patata (1 kg)
  • Piperrautsa (koilarakadatxo bat)
  • Ura edo arrain-salda
  • Gatza

Prestaketa:
Lapiko zabal batean, olioa bota, behea estali arte, eta berotzen jarri. Gehiegi berotu baino lehen, tipula eta piper berdea erantsi, zatituta. Gardentzen hasten direnean, piperrauts koilarakadatxo bat bota. Frijitzen utzi, baina erre gabe. Eta, berehala, bi koilarakada tomate bota. Eragin, eta pare bat minutuz utzi. Gero, kuboetan zatitutako patatak bota, eta sueztitu. Gatza ere bota. Ondoren, estali dena urez edo, ahal bada, arrain-saldaz, eta pixkanaka egosten utzi. Aldiro-aldiro, dastatu, patatak egosi diren ala ez eta gatz gehiago behar duen jakiteko. Beharbada salda gehiago beharko du, ez baita lehorregi gelditu behar. Amaitzeko bost minutu inguru geratzen direnean, kuboetan zatitutako hegaluzea bota (pataten tamaina berdineko kuboetan) eta zuritzen utzi, gehiegi egosi gabe.
Sua itzali. Pare bat minutuz hozten utzi, eta zerbitzatu.

 

Urria 2019
A A A O O L I
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3

Buletina