Errezeta

Baserriko txerria moskatel saltsan

LEusko Labeldun Baserriko txerriaren haragia kalitate eta osasun-berme handiko produktu bat da, eta EAEn hazi, hil eta zatikatutako animalietatik dator.
Kanpoan hazten dira, eta animaliaren ongizatea errespetatzen da. Horrez gain, produkzioaren fase guztiak Hazik ezarritako araudiaren araberako kontrol zorrotzen bidez ikuskatzen dira.


________________________________________
Osagaiak:


800 gr azpizun
1 edalontzi haragi-zuku
½ edalontzi moskatel-ardo goxo
200 gr barrengorri
2 baratxuri atal
olioa, gatza, piperra eta irina


Prestaketa:
Bota 3 koilara olio eltzean, jarri sutan eta gehitu 2 baratxuri atalak osorik.
Txigortzen direnean, kendu.
Bota gatza eta piperra azpizunari eta, irineztatu ostean, txigortu ondo eltzean.
Bota zukua eta moskatel-ardoa eta utzi 5 minutu sutan, astiro-astiro.
Jarraian, moztu azpizuna zerratan.
Igo sua eta utzi saltsa urritzen.
Osagarri gisa, jarri barrengorri salteatuak.

Azaroa 2019
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1

Buletina