Albisteak

2014ko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako aurrekontua

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren 2014ko aurrekontua 415.742.000 €-koa da, Administrazio Orokorraren guztizkoaren % 4,1, alegia. Kopuru hori 2013an aurkeztutako proiektukoa baino % 4,9 handiagoa da.

Osoko kopuruei dagokienez, Teknologia-programak (112,5 milioi euro) Nekazaritza eta Landa Garapenerako programak (79 milioi euro) eta Industria-garapenerako programak (ia 70 milioi) jasoko dute finantzaziorik handiena.


Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordetzak lan gogorrari aurre egin beharko dio 2014an, sailaren barruan zein Foru Aldundiekin batera. Izan ere, 2014-2020ko Landa-garapen Iraunkorreko Plana onartu beharko du eta, ondorioz, politika europarrak ezarriko dira esparru honetan. Halaber, arrantza-arloan, 2014-2020ko Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaren operazio-programa onartu beharko du.


126,4 milioi euroko aurrekontua kudeatuko du, hau da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren guztizko aurrekontuaren % 30,4. Kopuru horretatik, 30,8 milioi euro elikagaien kalitate eta industriara bideratuko dira; 19,5 milioi euro landaren eta itsasertzaren garapenera; 16,2 milioi euro arrantza eta akuikulturara; eta 8,3 milioi euro nekazaritza eta abeltzaintzara.Kopuru horiei gehitu behar zaizkie 51,6 milioi euro, Eusko Jaurlaritzak Erakunde Ordaintzaile eskumena izateagatik kudeatzen dituenak.
Nekazaritza eta abeltzaintza


Laguntza berezia jasotzen jarraituko dute abereak elikatzeko lehengaien prezio handiak eraginda zailtasunak dituzten abeltzaintza-sektoreek (esne-behiak, esne-ardiak...).Era berean, gazteen lanbideari lotuta, Gaztenek programa sustatzen jarraituko da, gazteak nekazaritzaren eta abeltzaintzaren alorretara sar daitezen, sailaren helburu estrategiko gisa.


Aurrekontuaren ikuspegitik, ekintza garrantzitsuenak nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektoreko elkarte eta federazioekin eta bestelako entitateekin hitzarmenak zertzea (2 milioi euro baino gehiago) izango da, ekoizleen egoera hobetzeko eta beren lana profesionalizatzeko.

 

Arrantza, kalitatea eta landa-garapen

Nekazaritzaren esparruko talde, elkarte profesional eta sindikatuetara 951.000 euro zuzenduko dira orotara. 630.000 euro inguru, ordea, Nekazari gazteen planera bideratuko dira, eta beste 500.000 euro behien sektoreari laguntzeko neurrietara.

Nekazaritzaren esparruko talde, elkarte profesional eta sindikatuetara 951.000 euro zuzenduko dira orotara.

Nekazaritzaren esparruko talde, elkarte profesional eta sindikatuetara 951.000 euro zuzenduko dira orotara. 630.000 euro inguru, ordea, Nekazari gazteen planera bideratuko dira, eta beste 500.000 euro behien sektoreari laguntzeko neurrietara.

Alor honen aurrekontua nabarmen hasi da: 10 milioikoa izatetik, 16 milioikoa izatera. Diru hori, funtsean, arrantza eta arrain-haztegi sektoreen laguntza-deialdietara eta sektorearen lehiakortasuna handitzeko laguntzetara bideratuko da, ontzien modernizaziora, batik bat.


Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak du aurrekonturik handiena Sailburuordetzan, 30,8 milioi euro hain zuzen. Kopuru hori Neiker (7,5 milioi), Hazi (4,9 milioi) eta Azti (1,6 milioi) elkarteek burutzen dituzten ikerketa- eta laguntza-programetara bideratuko da.Bestalde, Lehiati programak 4,8 milioi euro jasoko ditu, Ikerketa programak 3,9 milioi euro, nekazaritzaren eta elikagaien enpresetan I+D jarduerak sustatzeko planak 1,2 milioi euro eta teknologo eta ikertzaile gazteek 730.000 euro, beketarako.

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak du aurrekonturik handiena Sailburuordetzan, 30,8 milioi euro hain zuzen.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari dagokionez, Erein, Itsaspen eta Leader-Feader landa-garapenerako programek 7,8 milioi euro izango dituzte guztira. Arabako landa-bideak hobetzeko egitasmora 3 milioi euro bideratuko dira, 2013 eta 2014 urteetan banatzeko.
Teknologiak jasoko du gehien


Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren gainontzeko aurrekontuekin alderatuz gero, teknologiari lotutako programek jasoko dute diru gehien, 112,5 milioi euro, hain zuzen.Horri Lehendakaritzaren aurrekontuko Berrikuntza Funtsaren 26 milioi euro gehitu behar zaizkio.


2014 urtean, programa nagusiak, hau da, Gaitek (32,7) Etorgai (29,1), Emaitek (23,9), Etortek (16,6) eta Net's (4 M), mantendu egingo dira.Nolanahi ere, behin uneko ZTPB 2015 eguneratzen duen RIS3 Espezializazio adimendunaren estrategia onartuta, aurreikusten da deialdiak estrategiaren oinarrizko lan-ildoetara moldatzea; beraz, datorren urtetik aurrera, aldaketak gerta daitezke.


2014an, Ekintzailetza Laguntzeko Erakunde Arteko lehen plana aurkeztuko da. Horren harira, azpimarratu behar da ekintzailetza laguntzeko planak 5 milioi euroko zuzkidura izango duela hasiera-hasieratik, 2013ko defizita lasaitu izanaren ondorioz.


Innobideak estrategia bultzatuko da 3.630.000 euroko zuzkiduraz, eta bi programatan banatuko da: Kudeabide eta Lehiabide.


Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazioaren Gizartearen Zuzendaritzak +Digitala programa (IKTak eta lehiakortasunerako tresnak sustatzeko programa) birmoldatuko du. Hala, 4.050.000 euro izango ditu enpresetan eta elkarteetan oinarrizko IKTen ezarpena bultzatzeko, enpresa bultzatzaileen eta hornitzaileen arteko elkarlana pizteko eta produktuen eta zerbitzuen balio erantsia handitzeko.


Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza

Sailburuordetza honetako aurrekontua ia % 50 hasiko da 2014an. Hala, Sail barneko aurrekontuaren oreka handiagoa lortuko da, zerbitzu-sektorearen beharrei erantzun ahal izateko, industriara bideratutako finantzaketa-mekanismoak sendotu ondoren.
Horretarako, Merkataritza Zuzendaritzaren aurrekontua 16,6 milioi eurokoa izatetik 26,6 milioi eurokoa izatera igaroko da 2014an; % 56ko gehikuntza, alegia.
Turismo Zuzendaritzaren aurrekontua, aldiz, 8,5 milioi eurokoa izatetik 12,3 milioi eurokoa izatera pasako da (% 45eko gehikuntza). Gainera, Basquetour erakundearen bidezko sustapen-kanpainek 6,7 milioi euroko aurrekontua izango dute, gure herriak turismo-merkatuan duen sailkapena hobetzeko. Horretaz gain, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko ekintzak bultzatuko dira (3,6 milioi euro guztira).

Testua: Nerea Haig

Argazkiak: CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Buletina