Albisteak

Neiker-Tecnaliak mahastizaintzako azken joerak eta berrikuntzak transferitu dizkio sektoreari

Mahastizaintzaren sektoreak azken joerak eta berrikuntzak ezagutu zituen, Vititransfer 2019 jardunaldiaren markoan, NEIKEReko ikertzaileen parte hartzearekin.

50 nekazari eta bestelako profesional inguru elkartu ziren Guardian (Araba), hainbat gai interesgarri lantzeko, horien artean lurraren garrantzia, landare materialak eta fitosanitarioen murrizketa.


Beste sektore batzuek bezala, mahastizaintzak erronka handiei egin behar die epe ertainera eta luzera. Horietako bat ingurumenaren iraunkortasuna da, klima-aldaketak edo klima-larrialdiak izan ditzakeen eraginen aurrean. Garrantzitsua izango da sektorea agertoki berrietara egokitzen lagunduko duten praktika iraunkorrak identifikatzea eta aplikatzea. Belaunaldi-aldaketari erantzuna ematea da sektorearen beste erronka handietako bat. Horretarako teknologia berriak aliatu handiak bihurtuko direla espero da, erabakiak hartzerakoan, ekoizpenaren kalitatea hobetzeko, etab. Merkatuko eskakizun berrietara ere egokitu beharko du sektoreak produktu bereiziak eta jasangarriak eskeiniz.


Kontestu honen baitan, NEIKERek mahastizaintzaren inguruko bere esperientzia eta ezagutzak partekatzeko ekitaldi bat egin zuen. Jardunaldiaren inaugurazioan, Amaia Ortizek (NEIKER) horrelako ekitaldiek duten garrantzia nabarmendu zuen, sektoreari ezagutza transferitzeari dagokionez.

Urtarrila 2020
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2

Buletina