Albisteak

Euskadik bere apustua indartu egin du Suitzan, berrikuntza izateko Landa Garapenarekin lotutako euskal elikagaien Industriaren buru

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Kaiku enpresako lehendakari Eduardo Urrutia buru zituen euskal ordezkaritzak Emmi Taldearen egoitza nagusia bisitatu zuen.

Emmi esne-enpresen taldea Suitzan erreferentea da eta Europako nagusienetako bat; gainera, 2006. urteaz geroztik, Kaiku enpresa erreferentziako bazkide dauka.


Bisita egin zen garai berean, Finantzen Euskal Institutuak Kaiku Elikadura Korporazioaren % 7,3 erosi duela —6.6 milioi euroko balioagatik— iragarri zuten. Operazio hori Finkatuz Funtsaren barne hartu ahal izango da, hau formalki eratzen denean.


Sailburuak operazio horrek duen garrantzia azpimarratu zuen, euskal esne-sektorea Euskadiko landaguneak mantentzeko funtsezko sektore estrategiko bat delako. Haren ekarpen ekonomikoak, sektore gazteenetako bat izateak eta bere egituratze-maila altuak kontuan hartuta, Kaiku enpresan parte hartzeko erabakia herrialde-mailako erabaki estrategikotzat jotzen da.


Kaikuko lehendakari Eduardo Urrutiak oso positibotzat jo zuen“berrikuntzako eta nazioartekotzeko prozesuarekin jarraitzeko epe luzeko bazkide egonkor bat edukitzeko aukera ematen duen” operazioa.


Kaikurentzako Emmi garrantzi handiko bazkide teknologiko bat da. Talde suitzarrarekin osatutako aliantzak, gainera, sektoreari egonkortasuna emango dio. Taldeak Kaikuri balio erantsiko askoz ere produktu-sorta gehiago ekoizteko ahalmena ematen dio, merkatuan errazago sartzeko aukera emanez.


Kaiku kooperatibak EAEko eta Nafarroako 300 ustiapen biltzen ditu eta, familia-nekazaritzako produkzio-eredu batekin, urtero Euskadin 138 milioi litro esne produzitzen ditu, EAEn produzitzen den esnearen % 82.
Kaiku markak euskal esne-sektoreari balio erantsia, eta merkatuen eta produktuen dibertsifikazioa ematen dizkio, eta Euskadiko esnearen balio-kate osoari bikaintasun- eta berrikuntza-balioak ekartzen dizkio.


Emmi erreferente da nazioarte-mailan
Emmi abeltzainen kooperatiba bat izateaz gain, esne-produktuak elaboratzen dituen Suitzako enpresa garrantzitsuena da. Suitzako 62 esne-ustiapenez osatutako kooperatiba batetik sortu zen konpainia, gaur egun erreferente da nazioarte-mailan.


Emmik bere markentzako esnearekin —behi-, ardi- edo ahutz-esnea— egindako produktu ugari prestatzen ditu, eta Suitzan eta nazioartean saltzen ditu. Taldean dauden eta suitzarrak ez diren enpresek euren produktuak —normalean balio erantsi handikoak— euren herrialdeetan prestatzen dituzte.


Gaur egun Emmiren produktuen % 50 Suitzan saltzen da, % 30 Estatu Batuetan eta % 17 inguru Europan.

Azaroa 2019
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1

Buletina