Albisteak

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreari laguntza emateko estrategia indartuko du nazioarteko merkatuaren zailtasunen aurrean

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak mahastizaintzako eta ardogintzako produktuei ezarriko dizkien zergen iragarkiak eragin duen ardura ikusita, eta, halaber, Brexitak ekarriko dituen ondorioek eragiten duten zalantza-egoera aintzat hartuta, Arantxa Tapia sailburuak, bilera izan zuen Euskadin mahastizaintza eta ardogintza sektoreko ordezkariekin.


Ministerioarekin izandako bileraren berri eta Madrilen har daitezkeen neurrien berri eman ondoren, Eusko Jaurlaritzak sektoreari iragarri zion ARDOA, Basque Wine Office - Euskadiko mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorearen bikaintasunerako laguntza-bulegoa abian jartzeko garatutako lanaren erritmoa bizkortu duela. Bulegoaren lana izango da Arabako Errioxako eta Txakolinaren hiru izendapenetako bodegek nazio-, estatu- eta nazioarte-mailetako merkatuan abian duten estrategia sendotzea. Era berean Jaurlaritzak neurri berriak hartuko ditu nazioarteko merkatuaren zaitasunei aurre egiteko.

Helburua da euskal bodegen berezitasunaren eta kalitatearen aldeko apustu argia egitea

Helburua da euskal bodegen berezitasunaren eta kalitatearen aldeko apustu argia egitea eta, horretarako, egiteko modu hori sustatu eta babestea, munduan zabaltzeko aurkezpen-txartel gisa.


NEURRI ZEHATZAK
1. Estatu Batuetako merkatura egiten diren esportazioak mantentzeko jarduerak.
Caprice I
• “CAPRICE-Chill with an appetiser with European wine and quality products” programarako birdefinizioa proposatzen da. 2020-2021 aldian aurreikusita dago 700.000 euroko inbertsioa egitea Estatu Batuetan, bertako merkatuan, besteak beste, 3 Jatorri Izendapenetako txakolinak sustatzeko. Muga zergak jartzeak justifikatu egingo luke birprogramazioa.
Caprice II
Caprice II proiektu berria idazten hastea proposatzen da, Arabako Errioxako ardoak sartuta eta Estatu Batuetako merkatuan zentratuta. Proiektua Batzorde Europarraren Kontsumitzaileen, Osasun, Nekazaritza eta Elikadura Agentzia Exekutiboan (CHAFEA) diru laguntza programan aurkeztuko da, horren bitartez laguntzak ematen baitira barne merkatuan eta hirugarrenen herrialdeetan nekazaritza produktuen informazioa eman eta sustapena egiteko, 2021-2023 aldian.

2. Merkatuen dibertsifikazioa
• Barne merkatuan sustatzea
Proposamena da gure ardoek euskal merkatuan duten presentzia sendotzea Euskal Ardoak Sustatzeko Kanpainaren bitartez, horretarako salmenta tokietan eta ostalaritzan publizitatea eta sustapen jarduerak eginez, Ostalaritza Elkarteen, Sukaldaritza Eskolen eta BCC zentroaren laguntzarekin.
2.2 Estatu Batuak ez diren kanpo merkatuetan sustapena egitea
Estatu Batuetakoa ordezka dezaketen merkatuetan gure ardoen presentzia sendotzea proposatzen da, Europan (Suitza, Norvegia, Suedia...) presentzia handitzeko ahalegin gehigarria eginda.
Europar Batasunaz kanpoko merkatuetan gure ardoen presentzia sendotzea proposatzen da, azkenaldian egin diren merkataritza hitzarmenak (Kanada, Asia – PROWEIN ASIA) baliatuz. Horretarako, egun indarrean dauden jarduerak erabil daitezke (Caprice programa Japonian, Arabako Errioxako ardoari eskainitako jarduera osagarriekin sendotuz) edo Kanadako merkatuarentzat berariazko programa prestatuz, gure edari esanguratsuenak erabiliz.
Euskal upategiek azoketan duten presentzia indartuko da:
• VINISUD – Montpellier
• PROWEIN - Düsseldorf
• LONDON WINE - London
• ANUGA – Colonia
• GOURMETS - Madril
• FENAVIN - Ciudad Real
Azoka berriak: PROWEIN ASIA (Hong Kong - Singapur), BARCELONA WEEK WINE
. Ardogintzako eta gastronomiaren sektoreko profesionalen eta nazioartean hautatutako erosleen artean bi urtean behin negozio eta networking Foroa egingo da Euskadin. Helburua da maila handiko ekitaldia sortzea, Arabako Errioxako eta Txakoli Basque White Wine negozioei laguntzeko eta Euskadiko gastronomiarekin sinergiak sortzeko erreputazioan.
3 Alderantzizko misioak.
Programa berri bat inplementatuko da upategiek inportatzaileak ekar ditzaten alderantzizko misioan. Programak “Lehiatu Ardoa” du izena eta 300.000 euroko aurrekontua. Programa hori aurki jarriko da martxan.
4.- Indartze jarduerak laguntza publikoetan eta inbertsioetan
4.1 Inbertsioak:
- Ardoaren Merkatuen Antolaketa Komuna (OCM), zeinak 4,5 milioiko aurrekontua izango duen Euskadiko upategientzako.
- “ARDOA inbertsioak”, programa berria, Ardoaren OCMak babestu ez dituen upategientzako, 2 milioiko aurrekontuarekin.
- Elikagaien industriari zuzendutako diru-laguntza programak SENDOTU eta HAZILUR (10 miloi euro baino gehiago)
4.2 Sustapena:
-OCM Sustapena Europar Batasunaz kanpoko sustapen programentzako, 8 milioi euroko aurrekontuarekin Euskadiko upategientzat.
-Lehiatu Sustapena (500.000 euro).
4.3 Kudeaketa:
Proposamena da upategiei laguntza zerbitzua eskaintzea, digitalizazioan aurrera egiteko aholkularitzan, marketinean, esportazioan, kudeaketan eta abarretan laguntza jaso eta euren eraginkortasuna eta kostuak hobetzeko produktu lehiakorragoak lortuz.
ARDOA Basque Wine Office
Bulegoak bere jarduketa-eremua HAZI fundaziotik zabalduko du, lau ardatzetan:
• Aholkularitza teknikoa eta enpresariala: Horretarako, honako jarduketa hauek beteko ditu:
o Oinarrizko ekintzailetzarako eta ekintzailetza aurreraturako arreta integrala.
o Orientazioa eta laguntza ardoaren MAEren ondoriozko arauketan, eta BREXITaren esparruan eta AEBren zerga-politikaren esparruan sortzen diren egoera berrien inguruan
o Aholkularitza digitalizazio-prozesuak ezartzeko.
• Prestakuntza, berrikuntza eta ikerketa, think-tank bezalako analisi-tresna iraunkorren bidez, besteak beste, eta ideien laborategia sortzea. Lanbide-trebakuntza egokitzeko prestakuntza-programazio berezia garatzea.
• Nazioartekotzea (aurrez aipatutako neurriak 1,2,eta 3 ataletan)
• Finantzaketa (aurrez aipatutako neurriak 4 atalean)
Azkenik, laguntzarako kanpo-organoa sortuko da, Nazioarteko Aholku Batzorde gisa, Hausnarketarako eta Proposamenetarako Foro izan dadin; hura nazioartean erreferentziala izango da ardoaren eta gastronomiarekiko harremanaren eremuan.
Eusko Jaurlaritzak, horrela, Arabako Errioxan eta Euskadiko gainerako mahastizaintzako eta ardogintzako eskualdeetan dauden ekoizteko modua eta ardoaren kultura bultzatzen ditu; haiek merkatu exijenteenetan beren lekua aurkitzen jakin dute, eta gaur egun arretaz begiratzen diote maila globalean bizi den zalantza-uneari, alegia berengan zuzenean eragina izan ditzaketen zergek edo Brexitak eragindako egoerari.

Azaroa 2019
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1

Buletina