| Albisteak

Idiazabal eta Artzai-Gaztako 63 gazta munduko onenen artean

Idiazabal J.I. eta Artzai Gazta Elkarteko gaztategiek “Super-urrezko” domina 1, 12 Urrezko domina, 21 Zilarrezko eta 29 Brontzezko lortu dituzte, Bergamon ospatutako World Chesse Awardseko 32.edizioan.


Kontinente ezberdinetik etorritako 3.800 gazta lehiatu dira aurten munduko gazta onenen txapelketa nagusian, urriak 18an Bergamon ospatutako Azokan.


Artzai Gaztako bazkide den Azkarra Gaztategiak aipamen berezia merezi du. Gaztategi honetan Gorka eta Iban Asurmendi anaiak bere latxa artaldearen esne gordinez gazta egiten dute eta bere aitak erakutsi bezala ketzen dute gazta.


30 herrialde ezberdinetako 250 epaile ingururen ardura izan da gazta onenen izendapenak argitzea. 3.800 gazten artean gure 63 gaztak nabarmendu dituzte; horrek are garrantzi handiagoa ematen dio sariari.


Artzai Gazta Elkarteko eta Idiazabal Gazta Jatorrizko gaztategiak berriz ere munduko gazta onenen artean sarituta izan dira, bere kalitate handia ziurtatuz eta gure gaztaren izen ona nazioarte mailan zabalduz.


A

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait