Albisteak

Carmen Machi aktoreak jaso du “Basque Country Gastronomiko” saria, Euskadiko kalitateko produktua eta gastronomia sustatzeko ematen den saria

Donostiako Zinemaldiarekin batera egiten ziren ekitaldien barruan, Carmen Machi aktoreak “Basque Country Gastronomiko” saria jaso zuen Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiaren eskutik, Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos aurrean zegoela.

Saria Eusko Jaurlaritzak eta Zinemaldiak bultzatzen dute, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen laguntzarekin. Sariarekin, zinemako profesionalen lana aitortu nahi da, eta nekazaritzako eta arrantzako kalitateko elikagaiak eta gastronomia ezagutarazteko eta balioesteko balio du.

Euskadiko jatetxeetan esperientzia gastronomiko batzuek eta hainbat produktuk osatzen dute berez saria

Euskadiko jatetxeetan esperientzia gastronomiko batzuek eta hainbat produktuk osatzen dute berez saria, produktu horien artean Idiazabal Jatorri Izendapeneko gazta, Arabako Errioxako ardoa, Getariako txakolina, Euskadiko Sagardo Naturala edo Eusko Label kalitateko bereizgarria duten produktuak daudela.

Saria emateko ekitaldian, Arantxa Tapia sailburuaren eta Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosen ondoan egon ziren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Haziko zuzendari nagusi Asier Arrese. Ekitaldian egon ziren, halaber, Euskadiko lehen sektoreko eta ostalaritzaren eta gastronomiaren sektoreko hainbat ordezkari.

Tapiak azpimarratu zuenez, sari hau da “nekazaritzako elikagaien kate osoa sustatzeko eta baliesteko modu bat, kate horren oinarrian daude-eta gure baserritar eta arrantzaleek eskaintzen dizkiguten produktu bikainak, gure etxeetako mahaietan zein nazioartean ezagunak diren gure jatetxeetakoetan adierazpenik gorena dutelarik”.

Eusko Jaurlaritzaren legealdi honetako ardatz estrategikoetako bat nekazaritzako elikagaien katea babesteko eta bere balioa agerian jartzeko politika lantzea da, eta Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoaren bidez gauzatzen da (GEPE). Plan horren helburuen artean dago elikadura seguruago, osasungarri, berezi eta jasangarria garatzea, baina ikuspegi berri batetik, hau da, Balio Katearen paradigman oinarrituta, lehen sektoreko ekoizpenetik elikagaien kontsumoraino, eraldaketa, banaketa eta komertzializazioa barne, gastronomiara iristeraino.

Donostiako Zinemaldiarekin batera egiten ziren ekitaldien barruan, Carmen Machi aktoreak “Basque Country Gastronomiko” saria jaso zuen Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiaren eskutik, Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos aurrean zegoela. Saria Eusko Jaurlaritzak eta Zinemaldiak bultzatzen dute, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen laguntzarekin. Sariarekin, zinemako profesionalen lana aitortu nahi da, eta nekazaritzako eta arrantzako kalitateko elikagaiak eta gastronomia ezagutarazteko eta balioesteko balio du.

Euskadiko jatetxeetan esperientzia gastronomiko batzuek eta hainbat produktuk osatzen dute berez saria, produktu horien artean Idiazabal Jatorri Izendapeneko gazta, Arabako Errioxako ardoa, Getariako txakolina, Euskadiko Sagardo Naturala edo Eusko Label kalitateko bereizgarria duten produktuak daudela.

Saria emateko ekitaldian, Arantxa Tapia sailburuaren eta Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosen ondoan egon ziren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Haziko zuzendari nagusi Asier Arrese. Ekitaldian egon ziren, halaber, Euskadiko lehen sektoreko eta ostalaritzaren eta gastronomiaren sektoreko hainbat ordezkari.

Tapiak azpimarratu zuenez, sari hau da “nekazaritzako elikagaien kate osoa sustatzeko eta baliesteko modu bat, kate horren oinarrian daude-eta gure baserritar eta arrantzaleek eskaintzen dizkiguten produktu bikainak, gure etxeetako mahaietan zein nazioartean ezagunak diren gure jatetxeetakoetan adierazpenik gorena dutelarik”.

Eusko Jaurlaritzaren legealdi honetako ardatz estrategikoetako bat nekazaritzako elikagaien katea babesteko eta bere balioa agerian jartzeko politika lantzea da, eta Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoaren bidez gauzatzen da (GEPE). Plan horren helburuen artean dago elikadura seguruago, osasungarri, berezi eta jasangarria garatzea, baina ikuspegi berri batetik, hau da, Balio Katearen paradigman oinarrituta, lehen sektoreko ekoizpenetik elikagaien kontsumoraino, eraldaketa, banaketa eta komertzializazioa barne, gastronomiara iristeraino.

Azaroa 2019
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1

Buletina