Albisteak

Ehun inguru ikertzailek parte hartu dute Landare Ehunen In Vitro Hazkuntzako Espainiako Elkartearen XIII. Bilkuran

Ehun inguru ikertzaile parte hartu dira Landare Ehunen In Vitro Hazkuntzako Espainiako Elkartearen XIII. Bilkuran (SECIVTV).

Bi urtean behin deitzen den hitzordua elkarte zientifiko horrek eta NEIKERek (Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea) antolatzen dute elkarrekin, eta Vitoria-Gasteizko Villasuso jauregian garatu da.


“Landare ehun eta zelulen hazkuntzaren erronkak bioekonomiaren aroan” lemapean, nazioarteko zientzialariek landare espezieen in vitro hazkuntzaren ikerketaren inguruko gairik berrienak landu dituzte.


Inaugurazioan, NEIKER-Tecnaliako zuzendari nagusi Leire Barañanok ongietorria eman zien Espainia, Portugal, Costa Rica, Kolonbia, Txile, Frantzia, Herbehere eta Perutik etorritako parte hartzaileei. “Basoaren esparruan landare ehunen hazkuntzarekin dugun konpromisoa nazioartean aitortu izan da, eta IUFRO taldeko koordinatzaileak gara, enbriogenesi somatikoaren eta landareak hedatzeko beste teknika batzuen inguruan. Badakigun tresna horiek bioekonomiari laguntzen diotela, eta etorkizunean are gehiago lagunduko dutela, klima aldaketaren gaur egungo testuinguruan”, adierazi zuen.


Horrez gain, SECIVTVko lehendakari Isabel Arrillaga doktoreak nabarmendu zuenez, garrantzitsua da parte hartzaileen artean lankidetza berriak ezartzea, landare espezieak hedatzeko, kontserbatzeko eta hobetzeko, itxura guztien arabera jokalekua aurkakoa izango delako; horren aurrean, ikerketa eta berrikuntza giltzarri izango dira.


SECIVTV 1992an sortu zen elkarte zientifiko bat da, helburua izanik landare zelula, organo eta ehunen in vitro hazkuntzaren garapena sustatzea, eta bilkura zientifikoak eta bestelakoak antolatzea, zientziaren alor horretan interesa duten pertsona guztien arteko harremanak ezartzeko eta mantentzeko. Halaber, sortzeko arrazoietako bat izan zen Espainian gero eta talde gehiago daudela in vitro hazkuntza lantzen dutenak.

Informazio gehiago: www.secivtv2019.com

Azaroa 2019
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1

Buletina