Albisteak

Eusko Jaurlaritzak bultzada berria emango dio Bermeoko Portuari

Bermeoko Portuko Xixili eta Erroxape moiletan egiten ari diren konponketa lanak amaierara hurbiltzen ari dira, eta biak ere 2019ko azken hiruhilekoan bukatuko direla baieztatu da.

Eusko Jaurlaritzak bultzada berria eman nahi dio Bermeoko Portuari, eta bisita bat egin zuen obratara, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua eta Aritz Abaroa Bermeoko alkatea buru zirela. Bisitan, portu, itsaso eta arrantza gaietako agintari nagusiak egon dira eurekin: Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politika sailburuordea; Aitor Etxebarria Portu eta Itsasoko Gaietako zuzendaria; Leandro Azkue Arrantza eta Akuikultura zuzendaria; eta Edurne Egaña EKP- Euskadiko Kirol Portuak sozietateko zuzendaria.

Apustu hori, Bermeoko Portuan egin diren eta planifikatuta dauden proiektu garrantzitsuetan islatzen da

Apustu hori, Bermeoko Portuan egin diren eta planifikatuta dauden proiektu garrantzitsuetan islatzen da. Etenik gabeko inbertsio jarraiak egin dira, izan ere, Tapiaren hitzetan, “legealdi honetan 12,3 M€ inbertituko dira Bermeoko portuko jarduketetan”.

Xixili eta Erroxape moilen konponketa

Obra honek, Erroxape eta Xixili moilen konponketa barne hartzen du eta proiektua bi lotetan banatuta dago. Jarduketak, moilek erakusten duten narriadura egoera konpondu nahi du. Egoera hori itsasoaren ekintzak eta merkataritzako enpresen kargan eta deskargan aritzen diren makina astunen erabilerak eragin dute.

Arrain lonja handitzea

Tapia sailburuak iragarri zuenez, 1.135.267,66 € (BEZ aparte) oinarrizko aurrekontua duen lonja handitzeko lizitazio prozesua hasi ondoren, lanak urte amaiera baino lehen hastea aurreikusten da. Aurreikusitako egikaritze epealdia 6 hilabetekoa da. Hori dela eta, 2020ko udarako amaituta egongo litzateke.

Bermeoko arrain lonja handitzeko lanarekin bilatzen dena, egungo lonjaren funtzionamendu arazo larrienak konpontzea da, egungo instalazioen ahalmena handituz.

Babes dikearen kokotearen konponketa

Tapia sailburuak aurreratu zenez, deskribatutako jarduketez aparte, Bermeoko “Babes Dikearen barruko mantuaren indartze lanak” ari dira egiten. Ekaitzak eragindako kalteen ondoren 2016an adierazitako larrialdi obraren bigarren fasea da.

2017an amaitu ziren dikea konpontzeko lehen faseko lanak, 5.393.182,51 €-ko zenbatekoarekin (BEZ barne). Helburua, 2020ko lehen seihilekoan jarduketaren 2. fasea lizitatzea da, 1.540.941,49 €-rengatik (BEZ aparte), eta 6 hilabeteko iraupenarekin.

Itsas-aisia erabilerako instalazioak

Instalazioetan itsasontziak lehorreratzeko egin diren hobekuntza garrantzitsuekin, gurdietan eta garabien gunean, nabarmen hobetu da zerbitzu horien prestazioa.

Legealdiaren hasieran, bidean doazen ontzietarako egokitu zen pantalanari esker gero eta gehiago dira portura heltzen diren aisialdirako ontziak eta horretarako eskaria ere gero eta handiagoa da. Horrek agerian uzten du Bermeoko portuari zerbitzu instalazio egokiak eta itsasoa aisiarako erabiltzen duten pertsonen beharrekin bat etorriko direnak, emateko beharra.

Azaroa 2019
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1

Buletina