Albisteak

Bisitak Arabako Errioxako eta Busturialdeko landa-garapenerako proiektuak ezagutzeko


Eusko Jaurlaritzak, 2018an zehar, landaren eta itsasertzaren garapenerako 15 proiektu lagundu ditu diruz Busturialdean eta 28 Arabako Errioxan. Hori horrela, 6 milioi eurotik gorako inbertsioak egin dituzte.


Biomasa fabrikatu eta banatzeko enpresa bat (Egurrolea s.l.) Morgan, argazkilaritza-laborategi bat (Merstizaa) Nabaitzen, Pozueta turismo-aterpetxea Muxikan eta Arratzuko Elkartegia dira Eusko Jaurlaritzak 2018an Busturialdean landaren eta itsasertzaren garapenerako Erein, Leader eta Itsaspen programen bidez sustatu dituen 15 proiektuen artean bisitaturiko proiektuetako lau.


Arabako Errioxan, bestalde, energia eta isuriak kontrolatzeko instalazio bat (Inconef s.l.) bisitatu da Arabako Moderan, abokatuen bulego bat Bilarren eta landetxe bat eta kirol-instalazioak Kripan. Horiek dira Eusko Jaurlaritzak Arabako Errioxan landa-garapenerako Erein eta Leader programen bidez sustatu ditu 28 proiektuetako lau.


Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta landa-garapenerako elkarteetako ordezkariak izan dira bisiten buruak eta tokiko erakunde ezberdinetako ordezkariek zein inguruko udalerrietako alkateek hartu dute parte bisitetan, gauzatzen ari diren eta Leader, Erein, Itsaspen programen eta proiektu soziokulturaletarako bideratu den programaren bidez nazioarteko laguntza izan duten landa-garapenerako ekimen desberdinak ezagutzeko.


Arabako Errioxa
Eusko Jaurlaritzak 1,6 milioi baino gehiago bideratu ditu 2018an zehar Arabako Errioxan landa-garapenerako proiektuetarako eta 5,4 milioitik gorako inbertsioak egin ditu.


Laguntza horiek “Peña León” Arabako Errioxaren Landa-garapenerako Elkartearen bidez kudeatu dira.


Bustuarialdea
Eusko Jaurlaritzak, 2018an zehar, landa-garapenerako 15 proiektu lagundu ditu diruz Busturialdean, eta 700.000 eurotik gorako inbertsioak egin ditu Leader, Erein, Itsaspen eta proiektu sozialetarako bideratutako programaren bidez.


Laguntza horiek Urremendi Arabako Errioxaren Landa-garapenerako Elkartearen bidez kudeatu dira.

Euskadiri buruzko datu orokorrak
Aurten, Eusko Jaurlaritzak 18 milioi euro baino gehiagoren laguntzak onartu ditu Leader, Erein eta Itsaspen landa garapeneko programen bitartez, Euskadiko landa eta itsasertz ingurunetako udalerrien garapen sozialean eta dibertsifikazio ekonomikoan aurrera egiteko.


Finantzatutako proiektuek 50 milioi euroren inguruko inbertsioak aurreikusten dituzte eta batez ere enpresak sortzera, handitzera eta modernizatzera, besteren konturako kontratazioak egitera, oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak eraikitzera eta konpontzera, turismoa sustatzera, eta gune horietako biztanleen bizi kalitatea eta etxebizitzen sarbideak hobetzera zuzenduta daude.


Mendinetek –Euskadin dauden Landa Garapeneko 18 Elkarteek eta Hazi Fundazioak osatutako taldea– kudeatzen ditu laguntza horiek, eta Euskadiko Landa Garapeneko Programak (OSOA) –gure Autonomia Erkidegoan landa eta itsasertzaren garapenerako funtsezko oinarria– dituen tresna finantzario nagusienetako bat dira.

Iraila 2019
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6

Buletina