Albisteak

ABRA sariak eta 2018ko uztaren aurkezpena

ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak “ABRA sarien eta Uztaren Aurkezpena”ren bederatzigarren edizioa antolatu zuen;

jarduera hori Arabako Errioxako mahasti handien eta ardo eta upeltegien aniztasunaren eta balioaren erakusleiho da.

Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea eta Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia izan ziren ekitaldiko buru; haiek, Saúl Gil Berzal ABRAko presidentearekin batera, egungo egoera eta Arabako Errioxako mahastizaintzako eta ardogintzako sektorearen etorkizuneko ikuspegiak aztertu zituzten.

Ondoren, sariak eman ziren. Aurten, honako hauek jaso zituzten:

Prentsako eta ostalaritzako sariak:

2018ko ardo zuri gaztearen saria: Eguren Ugarte de Páganos upeltegia, Eguren Ugarte Blanco 2018agatik

2018ko ardo beltz gaztearen saria: Hermanos Frías Del Val de Villabuena upeltegia, Hermanos Frías Del Val 2018agatik

Upelean heldutako ardo zuri onenaren saria: Altún de Baños de Ebro upeltegia, Ana de Altún 2018agatik.

Upelean heldutako ardo beltz onenaren saria: Hermanos Frías Del Val de Villabuena upeltegia, Hermanos Frías Del Val Crianza 2016agatik.

Abra sariak:
2018ko ardo zuri gaztea: Eguren Ugarte de Páganos upeltegia, Eguren Ugarte Blanco 2018agatik

2018ko ardo beltz gaztearen saria: Hermanos Frías Del Val de Villabuena upeltegia, Hermanos Frías Del Val 2018agatik

Upelean heldutako ardo zuri onenaren saria: Eguren Ugarte de Páganos upeltegia, Eguren Ugarte Malvasía 2018agatik

Upelean heldutako ardo beltz onenaren saria: Dominio de Berzal de Baños de Ebro upeltegia, Dominio de Berzal 7 varietales 2016agatik.

Laboral Kutxa saria:

Remirez de Ganuza upeltegia.

Abuztua 2019
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1

Buletina