Albisteak

Europako hamar start-up Euskadiko EIT Food patzuergo europarraren enpresa azeleragailura ailegatu dira

EIT Food patzuergo europarrak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean duen egoitzak, aste honetatik aurrera, Europako enpresa azeragailu bat hartuko du.

Zehazki, nekazaritzako elikagaien sektoreko hamar ‘start up’ aukeratu dituzte Euskadirako, lau hilabeteko programa batean parte hartzeko hautagaitza ugariren artean. Enpresa gazte horiek laguntzea eta merkatuan hazteko beharrezkoak diren erramintak bermatzea du helburu eta, amaitzean, enpresek finantziazioa lortzeko aukera izango dute.

Programan Eusko Jaurlaritzak, Aztik, Turin-go Unibertsitatea, Danone eta PeakBridge hartzen dute parte kide bezala.


Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak, Arantxa Tapiak, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordearekin batera, Zamudioko EIT Food egoitza bisitatu du. Aste honetan, hamar ‘start-up’en arduradunak inkubagailura ailegatu dira programari hasiera emateko, eta Bizkaian emango dute uztaila osoa.

EIT Food Berrikuntza eta Teknologia Institutu Europarra (EIT) osatzen duten sei Jakintza eta Berrikuntza Elkarteetako (KIC ingelesez) bat da, EBtik bereizita dagoen organismoa. Egoitza nagusia du Lovaina (Belgika), eta beste bost egoitza ditu; horietako bat Madrilek eta Bilbok partekatzen dute, Europako Hegoari dagokiona.


Europa osoko enpresa, kontsumitzaile, ‘start-up’, ikertzaile eta ikasleak elkarrekin konektatzea du helburu, gure osasuna eta ingurumena hobetzen dituzten ekimen berritzaile eta jasangarriak babestearren edo kalitatezko elikagaiak eskuragarri izatearren.


321 hautagaitza jaso dira
EIT Food-ek beste azeleragailu batzuk jarri ditu abian Munichen (Alemanian), Cambridgen (Erresuma Batuan), Lausanan (Suitzan) eta Haifan (Israelen). Jaso diren 321 hautagaitzen artean, 88 Bilbo aukeratu zuten (%27); izan ere, hiri bizkaitarra nekazaritzako elikagaien sektorearen enpresa gazteek gehien eskatutako norakoetako bat bihurtu zuten.


Hamar ‘start-up’ lehiatuko dira egoitza bakoitzean, 50 guztira, hiru finantziazio-sari lortzearren. Zamudiora ailegatu direnak jatorri eta zeregin ezberdinak dituzte. HOLAk, Portugaletekoa, elikadurarekin zerikusia duten eguneroko objektuak diseinatzen ditu, bazkarien kalitatea eta nutrizioa hobetzearren. NOVAMEAT, Bartzelonatik, Europako enpresa liderretako bat da haragiaren alternatibak ekoizten, 3D inprimatzea, proteina begetalak eta ehun-ingenieritza oinarri.


Aquaponics Iberiak, Portugalekoa, hiriko landare- eta arrain-kultibo jasangarrientzat teknologia altuko sistemak diseinatu eta ekoizten ditu. BioBee Technologies-ek, Extremaduratik, urrutitik medio-biologikoak bereizteko dispositivo txikiak ekoizten ditu. Nucaps Nanotechnology-k, naparra, proteinazko aho-bidezko nanokapsulak ekoizten ditu nanoteknologiaren bidez, osagai osasuntsu eta probiotikoentzat.


Ecobloom-ek, Suediatik, arrain- eta landare-kultibo jasangarriaren industria eraldatzeko erabiltzen du teknologia. Brite Drinks Erresuma Batuatik dator eta osasuna eta buru-jarduera hobetzen duten edari marka berria da. SmartFarming-ek konexio gabeko mugikorrarentzako aplikazioen bidez laguntza eskaintzen die baserritarri txikiei Holandan. Trigger Systems-ek, Portugalerik, nekazaritza-industria eraldatzeko erabiltzen ditu teknologia eta sensoreak. Azkenik, RAWCKERS-ek lakteoen alternatibak ekoizten dituen ‘start-up’ errumaniarra da, eta gazta bezalako produktuen zaporea mantentzen du.

Abuztua 2019
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1

Buletina