Albisteak

Aurkeztu da Landaren eta Itsasertzaren Garapenari buruzko Legearen aurreproiektua

Aurkeztu zaie Euskadiko landa inguruneko eta sektoreko eragile guztiei Landaren eta Itsasertzaren Garapenari buruzko Legearen aurreproiektu proposamena.

Arau berri honen asmoa da gure landa inguruneak etorkizunean edukiko duen garapena baldintzatuko duten joerakei eta erronkei erantzutea, erkidegoko politiken bilakaera eta eskualde mailako politika europarrak etorkizunean edukiko duen zeregina kontuan hartuta.

Hurrengo urratsa da herritar guztien eskura jartzea


Legegintzaldi honetan Garapenari buruz egun dagoen 10/1998 Legea, apirilaren 8koa, aldatzeko lege proiektu bat lantzeko konpromisoa hartu zuen bere gain Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak. Indarreko araudia hainbat faktoretara egokitu beharra zegoen, hala nola euskal ekonomiaren bilakerari, lurraldeen arteko konektibitateari, beste sektore batzuen garapenari –esaterako, turismoaren sektorearen garapena–, premia energetikoei, berrikuntza sozialari, ekoizpen eta kontsumo joera berriei, emakumeen zeregina ikusarazteko premiari eta hiri garapenarekin bateragarri den lurralde garapeneko eredu bati.


Landaren eta Itsasertzaren Garapenari buruzko legearen aurreproiektuak nobedade garrantzitsuak jasotzen ditu, esaterako hauek:
- Landatartasunaren kontzeptua integratzen duen edo gainditu ere gainditzen duen ikuspegi batean oinarritutako diseinu bat jasotzen du, lurralde garapeneko ikusmolderantz aurrerantz eginda. Soil-soilik landa garapena bilatzen duen eta nekazaritzara nabarmen lerratuta dagoen politika utzi eta lurralde ikuspegira igarotzen da, non lurralde berean jarduten duten politika sektorial guztiak koordinatzen diren eta ekintza politikoak lurralde kohesioaren inguruan jarduten duen.
- Helburu estrategikoen definizio berri bat, eraldaketa sozioekonomiko eta instituzional handiekin koherente izanda eta gure landa inguruneak etorkizunean edukiko dituen erronka nagusiak kontuan hartuta.
- Landa ingurunearen zonifikazio berria ezartzen da, 6 gune tipologiatan oinarrituta, eta gune horiei lotutako planifikazio tresna berriak definitzen dira.


Hemendik aurrera, legearen aurreproiektuak ezarritako izapidetze administratiboa beteko du. Hurrengo urratsa da herritar guztien eskura jartzea, testurako egokitzat jotzen dituzten iradokizunak egin ditzaten.

Urria 2019
A A A O O L I
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3

Buletina