Albisteak

Neiker-ek laborantza ekologikoetako aurrerapenak aurkeztu dizkio nekazaritzaren sektoreari

Neiker-ek Arkautin duen laborantza ekologikorako zazpi hektarea bisitatu zituzten hainbat nekazarik eta teknikarik, laborantza organikoak eta laborantza horien emaitzak bertatik bertara ezagutzeko.

Ekimena Ekoizpen Ekologikoaren Sustapenerako Planaren (EESP) barruan garatu zen, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak gidatuta eta NEIKERek eta ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak dinamizatuta.

Euskadiko ekoizpen ekologikoak Euskadin eduki duen garapena mugatua izan da, Europako beste eskualde batzuetan eduki duenarekin alderatuta

Euskadiko ekoizpen ekologikoak Euskadin eduki duen garapena mugatua izan da, Europako beste eskualde batzuetan eduki duenarekin alderatuta. Ulertuta gizartea gero eta interesatuta dagoela produktu ekologikoen ekoizpenaz eta kontsumoaz eta ikusita gure herriarentzat hazkunde ekonomiko iraunkorrerako aukera izango zela, Eusko Jaurlaritzak EESP proiektua abian jarri zuen 2014. urtean.

Helburu orokorra da ekoizpen ekologikoa areagotzea eta horri lotutako eraldaketa eta merkaturatze katea garatzea. Tokiko produktuen operadore, eraldatzaile eta kontsumitzaile gehiago izatea eta ekoizpen ekologikoko azalera eta errentagarritasuna handitzea dira helburu operatiboetako batzuk.

Ustiategien eta eraldatzaileak areagotzea

ENEEKek emandako datuen arabera, 2014tik 2018ra bitartean ekoizpen ekologikora igaro diren ustiategien kopurua 389tik 542ra handitu da, eta ekoizpen ekologikora igaro diren eraldatzaileak, berriz, 125etik 77ra igaro dira. Gainera, 2018an 2.946 hektarea izan ziren nekazaritza ekologikoan inskribatutako azalera, non mahastiak, fruta arbolak, labore aleak eta barazkiak nabarmentzen diren. Nekazaritza ekologikoko laboreen artean, labore estentsiboak dira gutxien hazten ari direnak eta, hain zuzen ere, alde horretan ari da fokua jartzen Eusko Jaurlaritza.

Arkautiko “Finca faro”-n ikas daiteke nola egiten den ekologikora igarotzeko prozesua eta zer zailtasun dituzten nekazariek aldaketa hori egiteko bidean. Labore berriei dagokienez, esperimentaziorako dauden zazpi hektareetan modu ekologikoan lantzen diren laboreak ebaluatzen dira, gure lurretarako eta egun ditugun baldintza klimatikoetarako egokienak direnei buruzko informazioa emateko. Saiakuntzak ere egiten dira hainbat laboreren egokitzapena baloratzeko, klima aldaketak ekarriko dituen baldintzetara hobeto moldatzeko asmotan. Bisitan jada nekazaritza ekologikoan diharduten nekazariek hartu zuten parte, gaur egun ohiko nekazaritzan ari diren eta ekologikoan hasteko beharrezkoa den ezagutza teknikoa eskuratzeaz interesatuta dauden gazteez eta profesionalez gain.

Bittor Orozek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuak, adierazi zuen "nekazaritza ekologikorako erabiltzen den laborantza azaleraren handitzea dela Ekoizpen Ekologikoaren Sustapenerako Planaren helburuetako bat". Sailburuak azaldu zuenez, bisita horiek aldian-aldian egiten dira eta garrantzitsuak dira nekazariek gertutik ezagutu ditzaten nekazaritza estentsiboan garatzen diren praktikak. “Oraindik ere uste dugu nekazaritza ekologikoa benetako aukera dela eta balio erantsia ematen diola ohiko nekazaritzari, eta jakin badakigu zailtasunak daudela”, azaldu zuen.

Sektorearen aurrean hitz egin duenean, Bittor Orozek dei egin zion gizarteari ENEEK zigilua duten Euskadiko produktu ekologikoak kontsumitu ditzan; izan ere, eskaria eta kontsumoa handituta errazago izango da nekazaritza ekologikoaren alde egitea. Era berean, adierazi zuen "nekazaritza ekologikoaren alde apustu handiagoa egiteak ekarriko duela merkaturatzearen sektoreak produktu hau bere gain hartzea, zeinak nekazaritzako gainerako produktuek baino balio erantsi handiagoa eskaintzen baitu”.

Leire Barañanok, NEIKER-Tecnaliako zuzendari nagusiak, zentroak sektorearekin hartu duen konpromisoa azpimarratu zuen. “Gaur egun egiten ari garen moduko ekimenek ezagutza transferitzeko bokazioa indartzen dute", adierazi du.

Euskadiko ekoizpen ekologikoak Euskadin eduki duen garapena mugatua izan da, Europako beste eskualde batzuetan eduki duenarekin alderatut
Urria 2019
A A A O O L I
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3

Buletina