Albisteak

Laguntzak arrantza flotaren jarduera atseden biologikoagatik aldi baterako geldiarazteko

Kantauri itsasoan arrantza tresna txikikoen erroldako artisau flotari ezarritako atseden biologikoaren eraginpean dagoen

eta oinarriko portua Euskal Autonomia Erkidegoan duen flotaren arrantza jarduera aldi baterako geldiarazteko 2019ko diru laguntzak iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailburuak emandako Agindua onartu du Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak.


Urtero egiten den deialdia da, eta aurten 300.000 euro ezarri dira laguntza horietarako. Diru kopuru horren erdia Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Fondotik dator, eta gainerakoa Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretatik.


Eragindako armadoreak edo tripulatzaileak dira laguntzen hartzaileak. Eskabideak, berriz, egoitza elektronikoan aurkeztu daitezke (https://www.euskadi.eus/micarpeta) edo zuzenean Eusko Jaurlaritzaren bulegoetan.

Uztaila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4

Buletina