Albisteak

Bizkaiko Txakolinak Txakoli Map APP aurkeztu du

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturako Konetseilu Arautzaileak Txakoli Mapp web app eta 27 eta 28 Mendibilen burutu zen Udako Ikastaroa aurkeztu zituen.


Kontseilu Arautzaileko kidea den Miren Bikandik zehaztu zuen APP berriaren ezaugarri nagusiak
“Jatorrizko Deiturako profesional arloa alde batera itxita, ikutu gastronomikoa eman nahi izan diogu gure 25garren urteurrenari”, esan zuen Bikandik.


“Zerbait berezia nahi izan dugu egin, gure lehenengo 25 urteak ospatzeko, eta gure ildo nagusia ahaztu barik, Bizkaiko Txakolina teknologi berrietan egunean mantenduko duen tresna bat diseinatu dugu. Tresna honekin, mundu digitalean egoteko gai izango gara, gure nortasuna galdu barik”.


Filosofia honekin jaioa da Txakoli Map. Tresna honekin, txakolin eta pintxo batzuk lagunekin edo familiarekin hartzeak, aurrerantzean laguntza teknologikoa izango du.


Aplikazio honen bidez, Bizkaiko Txakolina eskaintzen duten taberna eta jatetxeak non dauden jakingo dugu, baita ere, upetagiei buruzko informazioa edukiko dugu.


Web App hau eguneratzen joango da taberna eta jatetxe berriekin, Bizkaiko Txakolinarekin lotuta dagoen eskaintza gastronomikoa hobeto ezagutzeko. Web APP Bizkaiko Txakolinaren web ofizialean http://www.bizkaikotxakolina.org/ dago.


UDAKO IKASTAROA
Garikoitz Ríos, Kontseiluko kidea baita ere, arduratu zen Udako Ikastaroaran azalpenetaz.
“Gaurkoa pentsatzeko eta etorkizuna aurreratzeko derrigorrezkoa da iraganera begiratzea eta ondo egindakoari buruz hausnartu, gure akatsak birpasatu ez errepikatzeko, eta kanpokoaren begiradapean jarri geure burua, beraiek azterketa egin dezaten beste ikuskizunetik”, esan zuen.


UPV-EHU, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila eta Haziren laguntzari esker  27 eta 28an Udako Kurtso bat antolatu da. Kurtso honetan hainbat hizlarik Txakolinaren ekoizpenean dauden lan ezberdinak aztertukozituzten.



Iraila 2019
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6

Buletina