Albisteak

Arrakastatsua izan zen Haragiren bigarren edizioan

Ikusmin handia piztu zuen Haragiren bigarren edizioak. Profesionalei zuzendutako kongresu batek eman zion hasiera Haragiri. Ikaslez eta profesionalez bete zen Basque Culinary Center fakultateko areto nagusia.

Izen handiko sukaldari eta aditu hainbat, haragiaren eta parrillaren sektorea aztertzen izan ziren bertan, eta hizketagai izan zituzten, besteak beste, produktua bera, teknika, animalien ongizatea edota etorkizuna.

Gastronomiaz ari garenean, bere balio kateaz ere ari gara. HARAGIk kate horri ikusgarritasuna ematen dio


Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendariak faktore horien guztien arteko harreman garrantzitsua azpimarratu zuen ongietorri mezuan: “Kalitatezko haragiari goratzarre egin nahi diogu, balioa eman. Baina zer esan nahi du horrek? Jateko edo animaliak hezteko moduaz hausnartu behar dugu, horrek guztiak erabateko lotura baitu elikadura kontzientea egitearekin”.


Olatz Peonek hartu zuen hitza segidan. Tolosako alkateak, erretegiek herriaren eta eskualdearen garapen ekonomikorako izan duten garrantzia azpimarratu zuen: “Tolosa eta parrilla bat dira. HARAGI ez litzateke posible izango beraien lanik gabe. Sektore estrategikoa da, nazioartean ere gero eta garrantzia handiagoa duena”.


Irakurketa horrekin bat egin zuen Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak ere: “Gastronomiaz ari garenean, bere balio kateaz ere ari gara. Haragik kate horri ikusgarritasuna ematen dio. Euskadin, oro har, ekarpen handia egin diogu munduko gastronomiari, eta honelako topaketek horretan laguntzen dute”.

Azaroa 2019
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1

Buletina