Ikerketa

Latxa, Manex eta Euskal-Biarnes arrazako esne ardien erraperik onenak nola identifikatu aztertzen ari dira

Europako ARDI proiektuaren helburuetako bat da Latxa, Manex eta Euskal-Biarnes arrazetako esne ardien errapeen morfologian lortutako kalifikazioak bateratzea, konparagarriak izan daitezen eta balorazio genetiko zehatzak egin ahal izateko.


Pirinioetako bertako esnetarako ardi arrazen biziraupena mehatxatuta dago, produkzio sistema intentsiboagoak dituzten beste arraza batzuk daudelako. ARDI proiektuaren helburu estrategikoa da hobekuntza genetikorako programen kudeaketa komunean aurrera egitea, Pirinioetako esnetarako ardien arraza autoktonoen lehiakortasuna handitzeko eta asentamendua eta ustiapena indartzeko.


Esparru horretan, funtsezkoa da Latxa, Manex eta Euskal-Biarnes arrazetako esne ardien erraperik onenak identifikatzea, izan ere, horien morfologiaren menpe daude ekoizteko ahalmena handitzea, errapearen osasuna hobetzea, ardien bizitza baliagarria habetzea, errazago jeztea edo arkumeei titia ondo ematea.

Proiektuaren aurrekontu totala 1.155.072 € da, eta POCTEFAk horren %65 laguntzen du diruz.


Latxa arrazan, errapeen morfologia 2000. urtetik ari dira aztertzen eta neurtzen, eta Manex eta Euskal-Biarnes arrazetan 2015etik. Aitzitik, neurketa horiek egiteko metodologia zein neurtzeko alderdiak ez daude bateratua, eta horregatik da garrantzitsua irizpideak adostea.


Zien da erraperik onena?
Erraperik onena neurri ona duena eta ongi lotuta dagoena da, abdomenetik askatuta egon gabe, eta esne kantitate ona ematen duena. Halaber, baloratzen dira gaixotasun gutxi edukitzea, jezteko makinetara ondo egokitzea eta arkumeei titia emateko egokia izatea.


Errapeak lehendabizikoz erditutako animalietan kalifikatzen dira, edoskitzeko bigarren hilabetetik bosgarrenera, eta, hainbat ezaugarri komun dauden arren (hala nola errapearen lotunearen zabalera, titiaren luzera eta erroen lotura angelua), Pirinioetako bi aldeetan eskala desberdinak erabiltzen dira. Halaber, baloratzen diren zenbait parametro ere desberdinak dira: esaterako, erdiko lotailu suspentsorea Iparraldean baino ez da neurtzen, eta erroen luzera, berriz, Hegoaldean baino ez da ebaluatzen.

Egitasmoaren liderra NEIKER-Tecnalia da, eta bertako kideak dira Frantziako INRA (Nekazaritza Ikerketako Erakunde Nazionala), IDELE (Abeltzaintzako Erakundea) eta CDEO (Departamenduko Ardi Aziendaren Zentroa), Nafarroako ASLANA (Nafarroako Latxa Arrazako Hazleen Elkartea) eta ARDIEKIN (Latxa eta Karrantzar arrazetako ardien Hautaketa eta Intseminazio Artifizialeko Zentroa).

Mugaz gaindiko lankidetza programa
NEIKER-Tecnalia –Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko erakunde publikoa– ARDIren koordinatzailea da, mugaz gaindiko lankidetzarako 2014-2020 POCTEFA proiektuen 2. deialdiaren barruan. Bertan, NEIKER-Tecnalia koordinatzaileaz gain, hauek parte hartzen dute: INRA (Nekazaritza Ikerketako Erakunde Nazionala), IDELE (Abeltzaintzako Erakundea) CDEO (Departamenduko Ardi Aziendaren Zentroa), ASLANA (Nafarroako Latxa Arrazako Hazleen Elkartea) eta ARDIEKIN (Latxa eta Karrantzar arrazetako ardien Hautaketa eta Intseminazio Artifizialeko Zentroa).



Abuztua 2019
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1

Buletina