Albisteak

Euskadiko kalitateko elikagai eta edarien 64 enpresak Madrilgo Gourmets Azokan parte hartu dute haien produkturik berritzaileenekin

Euskadiko kalitateko elikagai eta edarien 64 enpresak haien produkturik berritzaileenak erakutsi dituzte Gourmets Azoka 2019an, Europan egiten den gourmet produktuetan espezializatutako nazioarteko azoka bakarrean, zeina Madrileko IFEMAko azoka gunean egin baita, apirilaren 8tik, astelehena, 11ra bitartean, osteguna.


Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, nekazaritzako elikagaien euskal industria nazioartekotzeko eta sustatzeko duen Euskadi Basque Country estrategiaren barruan, enpresa horietako 43ren asistentzia antolatu du, HAZI Fundazioaren laguntzarekin, eta enpresa horiek talde moduan parte hartu dute, Euskadi Basque Country markaren barruan.

Pasa den urtean azokak 90.000 bisita baino gehiago eduki zituen, eta horietatik 12.000 bisita inguru atzerriko erosleak izan ziren, 63 herrialde desberdinetatik etorriak.


Besteak beste, ekitaldira joan dira Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea; Peli Manterola, Elikagaien Kalitate eta Industrietako zuzendaria; eta Asier Arrese, HAZI Fundazioko zuzendari nagusia.


Gourmets Azoka
Gourmets Azoka kalitateko elikagai eta edarien nazioarteko azoka da, gama altuko produktuen azoka aitzindaria eta bere generoan munduan dagoen azokarik ospetsuenetakoa. Elkarren segidan 32 edizio eginda, gero eta kopurua handiagoekin eta espiritu erabat komertzialarekin, azoka profesional hau bisitari nazional eta internazionalei zuzenduta dago, ostalaritzako, sukaldaritzako, nekazaritzako elikagaien banaketako, cateringeko, merkataritza espezializatuko eta beste arlo batzuetako pertsonei zuzenduta.


Pasa den urtean azokak 90.000 bisita baino gehiago eduki zituen, eta horietatik 12.000 bisita inguru atzerriko erosleak izan ziren, 63 herrialde desberdinetatik etorriak.

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Buletina