Albisteak

134.000 euro inguru nautika eta arrantzako ikasketetako bekak finantzatzeko

2018-2019 ikasturtean Pasaiako, Bermeoko eta Ondarroako Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Ikastegietan nautika eta arrantzako ikasketak egiteko bekak iragartzeko

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako Agindua onartu du Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak bere bileran.

Laguntza horiek finantzatzeko 134.000 euro inguru erabiliko dira.


Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren helburuetako bat da arrantzarekin lotura duten sektoreetan lan egiten duten pertsonen trebakuntza sustatzeko politika egokia edukitzea. Era berean, lehentasunezkotzat jotzen du gazteei sektorean sartzeko erraztasunak ematea, sektorean belaunaldi berriak sartzen eta sektorea modernizatzen laguntzeko.


Euskal Autonomia Erkidegoko itsas eta arrantzako ikasketegien eta beka programa honen bitartez erantzuna eraginkorra eman nahi zaie sektoreak dituen prestakuntza premiei, "ad hoc" ikastaroak antolatuz sektorearen premia puntualei erantzuteko eta ikastegi horietan ematen den itsas eta arrantzako ikasketei jarraipena emateko.
Laguntzen kopuruak eta diruz lagundu daitezkeen gastuak

Laguntza guztiak batera 133.815 eurokoak izango dira gehienez ere, eta ohiko bizilekutik kanpoan bizitzeko gastuak finantzatzeko zein zentrora egindako joan-etorriak, jana eta ikasketa materiala finantzatzeko izango dira. Beken zenbatekoari dagokionez, Aginduaren oinarrietan ezarritako irizpideen arabera bekaren onuradunari esleituko zaizkion puntuekin zuzenki proportzionala izango da. Halere, pertsona bakoitzak 2.404,05 euro eskuratu ahal izango du gehienez ere.

Beka guztiak, euren zenbatekoa edozein dela ere, ordainketa bakarrean ordainduko dira, hau da, bekaren %100 batera ordainduko da, ikastaroa amaitu eta gero, betiere onuradunak ikastaroari etekina atera badio eta matrikulatutako modulu eta ikasgai guztiak gainditu baditu.

Argazkia: M.Arrazola (Eusko Jaurlaritza)

 

Uztaila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4

Buletina