Albisteak

Aizpea Oihaneder sukaldariak Idiazabal gazta gaztea moztuko du Ordiziako Artzain Egunean

Ordizian 2019ko azoka berezien egutegiari hasiera emango dion Artzain Eguna ospatuko da apirilaren 24an Ordizian. Artzainak eta gazta dira protagonista goiz horretan.


Besteak beste, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da, Aizpea Oihaneder, Donostiako Xarma Cook & Culture Jatetxeko sukaldariaren eskutik.

Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da


11:15etan, Ordiziako Udaletxeko Batzar aretoan, egingo da gazta gaztearen mozketa. Baina, aldez aurretik, JAKITEA, betiko sukaldaritzaren alde egiten duten sukaldarien elkarteari omenaldia egingo zaio, Idiazabal Gaztaren difusioan egindako lanagatik.


Baita, gaztaren erregulartasun-kalitate sariak banatuko zaizkie Ordiziako Joseba Insausti artzainari eta Idiazabalgo Goiburu Gaztandegiari ere.


Garagartza plazan, latxa arrazako 50 bat artzainen aharien erakusketa-lehiaketa eta salmenta egingo da. Bertan, 200 abelburu inguru izango dira ikusgai, zalantzarik gabe, Euskal Herriko erakusleiho garrantzitsuena gai horren inguruan, kalitate eta kopuruz Euskal Herriko bakarra.


Bi motako animaliak izango dira erakusketa horretan: latxa mutur-gorriak eta latxa mutur-beltzak. Mutur-gorrien kasuan Aralar, Ernio, Izarraitz, Gabiria, Azpeitia edo Donostialdeko animaliak izango dira ikusgai. Mutur-beltzetan, berriz, Urbia, Elgoibar, Legazpi, Ordizia, Zerain eta Oñati ingurukoak.


Goizeko 11.00ak aldera, garai batean artaldeak negua bukatzen zenean mendira joateko herri barrutik igarotzen ziren bezala, Ordiziako Herri Zaharretik barrena ibiliko dira 2.000 ardi baino gehiago. Modu honetan antzinatik egin izan den eta denbora berriek zailtzen duten menditik haranerako eta alderantzizko desplazamendua gogoratuz, askok oinez eta errepidetatik egin behar izaten dutena.

Uztaila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4

Buletina