Albisteak

Ardogintzaren sektoreko 60tik gora euskal enpresa Prowein azokaren hogeita bosgarren edizioan

ProWein Ardo eta Edari alkoholdunen Nazioarteko azoka egin da Alemaniako Düsseldorf hirian; mahastizaintza eta ardogintzaren sektorerako mundu mailan egiten den ekitaldirik garrantzitsuena da azoka hori.


Edizio honetan, ardogintzaren sektoreko 60 euskal enpresa baino gehiago joan dira azokara, Arabako Errioxako ardoak, Txakolinak edo Euskal Herriko Sagardo Naturala nazioartera zabaltzeko erakusleihorik hoberena dela jotzen baita; gainera, urtetik urtera gero eta upategi gehiagok eskatzen dute bertara joatea.

Arabako Errioxako ardoak, Txakolinak edo Euskal Herriko Sagardo Naturala nazioartera zabaltzeko erakusleihorik hoberena da


Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, nekazaritzako elikagaien euskal industria nazioartekotzeko eta sustatzeko duen Euskadi Basque Country estrategiaren barruan, HAZI Fundazioaren laguntzarekin antolatu du euskal enpresa parte hartzaileetako 49ren asistentzia, Euskadi Basque Country markaren barruan talde moduan parte hartuz. Iaz baino bost gehiago dira horrela parte hartu dutenak. Zehazki, hauek izango dira: Arabako Errioxako 38 upategi (horietako 6 ABRAren standean bilduko dira), Getariako Txakolinaren 7 upategi, Bizkaiko Txakolinaren 2 upategi, Arabako Txakolinaren upategi 1, eta sagardotegi bat.Denek Euskadi Basque Country standaren barruan jarri dituzte ikusgai beren produktuak, eta standa, 290 m2-koa, Alemaniako azokaren 10 zenbakiko pabiloian egon da. Azokaren antolatzaileen aurreikuspenen arabera, 2021erako Proweineko erakusketa gunea handituko da bi pabilioi gehiagorekin. Horrek esan nahi du euskal enpresek leku gehiago edukiko dutela eta, beraz, azokan parte hartzeko gero eta eskari handiagoari erantzun ahal izango zaiola.


Euskadiko Elikagaien Industria Sustatzeko 2019rako diseinatu den Planaren lerro estrategikoen barruan kokatzen da Eusko Jaurlaritzak enpresa parte hartzaileei ematen dien babesa. Izan ere, planaren asmoa da azken urteetan sustapen ekintzak egin diren merkatuetan euskal elikagaiak bultzatzea eta enpresak nazioarteko enpresa berrietara zabaltzea.


Euskadiko ordezkaritzarekin batera, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Elikagaien Kalitate eta Politikako zuzendari Peli Manterola egon dira Alemaniako azokan, euskal upategien presentziari babesa emateko.


Euskadiko ardogintzaren sektorea nazioartera zabaltzeko erakusleihorik hoberena
2018an Alemaniak 15.317.559 euroko salmentak erregistratu zituen, Babestutako Jatorri Izendapena duten euskal ardoetan; horrek esan nahi du 2.722.559 litro esportatu zirela.
Baina, Alemania Euskadiko ardoetarako merkatu garrantzitsua izateaz aparte, azoka hau sektorearentzako erakusleihorik garrantzitsuena eta esanguratsuena da bere izaera internazionala dela-eta; izan ere, Alemaniako merkatuaren mugak gainditzen ditu, ekitaldian mundu osoko erosleak elkartzen baitira.


Beste edizio batzuetan parte hartu duten enpresek azpimarratzen dute azokak izaera internazional nabarmena duela eta azokara bisitan doazen profesionalak kalitatekoak direla.
Aurreko urteko datuekin alderatuta, 2018an, ProWeinek %2,6ko hazkundea erregistratu zuen erakusketari kopuruan eta %3,5eko hazkundea, berriz, bisitari kopuruan. Azokan 6.700 enpresa inguruk hartu zuten parte, 64 herrialdetatik joanda. Bisitari profesionalak, berriz, 60.500dik gora izan ziren, eta horietatik erdia internazionalak, 133 herrialdetatik joanda.
Azoka profesionalei zuzenduta dago esklusiboki, eta bertara doazen bisitariak banaketa kanal guztietako erosle adituak dira (handizkariak, ostalaritzako industria, cateringa, txikizkari espezializatuak, inportatzaileak, banaketa kate handiak, etab.)

Uztaila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4

Buletina