Albisteak

Eusko Jaurlaritzak, ostatuen kalitatea bermatzeko helburuan Nekatur babesten du, horrela, landa garapena eta turistikoa bultzatuaz

Nekatur Euskadiko Nekazalturismo eta Landa etxeen elkarteak urteko batzarra egin zuen bere bazkideekin Ortuellako Meaztegi Golfen instalazioetan, Bizkaian, eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek parte hartu zuen bertan.


Azken urte honetako datuak eta kontuak ezagutarazteaz gain, elkarteko kide diren nekazalturismoen eta landa etxeen landa garapena eta garapen turistikoa lortzeko 2017-2020 aldirako hirugarren Plan Estrategikoaren barruan jasotzen diren jarduketak berrikusi zituen Nekaturrek, lehiakortasunaren hobekuntza azpimarratuta.

Oroz sailburuordeak azpimarratu zuen Eusko Jaurlaritzak Euskadiko nekazalturismoak eta landa etxeak babesten dituela


Batzarrean, Oroz sailburuordeak azpimarratu zuen Eusko Jaurlaritzak Euskadiko nekazalturismoak eta landa etxeak babesten dituela. Aurten, Erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzko uztailaren 3ko 101/2018 Dekretuaren 1. Xedapen Gehigarriaren gogoeta eta lanketa egin da eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak bertan hartu du parte, eta, Orozen iritziz, horrek bermatuko du Nekaturreko bazkideek beren ostatu lekuen kalitatea bermatzeko egindako lana.


Orozek azpimarratu zuenez, “Sailburuordetza Nekaturrekin batera ari da lanean, landa garapen eta garapen turistiko iraunkorra eta lehiakorra lortzeko bidean. Elkarlanean jarraitu behar dugu gure nekazaritza ereduaren alde, zeina batez ere familiarra eta mendialdekoa baita eta emakumearen presentzia handia baitu; izan ere, nekazaritza honek iraun ahal izateko berritzailea izan behar du eta, horregatik, hain zuzen, dibertsifikatu behar ditu bere sarrera iturriak. Zentzu horretan, turismoa erabat bateragarria da nekazaritzako jarduerekin”.


Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetza eta Nekatur elkarlanean ari dira hainbat hitzarmen ekonomikoren bitartez, ekimen pribatutik eta publikotik sortzen diren proiektuen bitartez eta Hazi Fundazioak eskainitako aholkularitza eta prestakuntza zerbitzuen bitartez, landa turismoaren ahalmenak sakon garatzeko asmoarekin, garapen sozioekonomikoa eragiteko, gure nekazarien jarduera osatuta baina, oro har, Euskal Herriko landa ingurunea jomuga turistikoa eta esperientziarako lekua izan dadin beharrezkoa den testuingurua sortuta.

Iraila 2019
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6

Buletina