Albisteak

Eusko Jaurlaritzak bisita batzuk egiten hasi da Enkarterrialden, Tolosaldean eta Arabako Mendialdean, landa-garapeneko proiektuak zuzenean ezagutzeko.

Finantziazio publikoarekin Euskadin egiten ari diren landa-garapenerako ekintzak ezagutzeko eta nabarmentzeko, Eusko Jaurlaritza, Landa Garapenerako Elkarteekin lankidetzan, bisita batzuk egiten hasi da EAEko eskualde guztietan

, bereziki kontuan hartuta landatartasun-maila handieneko inguruetan dauden proiektuak. Lehenengo hiru bisitak Enkarterrialde, Tolosaldea eta Arabako Mendialdeko eskualdeetan egin dira.

Eusko Jaurlaritzak, 2018. urtean, 18 milioi euro baino gehiagoko laguntzak onartu ditu, Euskadiko landa-inguruko eta itsasertzeko udalerrien garapen sozialean eta dibertsifikazio ekonomikoan aurrera egiteko.

 

Bisitatutako proiektu guztiak, bai eta Euskadiko landa-udalerrietan garatu diren edo garatzen ari diren 600 proiektu baino gehiago ere, Eusko Jaurlaritzak Leader, Erein eta Itsaspen lerroen barruan onartu dituen laguntzei esker egin dira.

Laguntza horien bidez, aurre egin nahi zaie Euskadiko lehen sektoreko eta landa-inguruneko desafio nagusienei, alegia: belaunaldi-txandaketa, lehen sektorearen modernizazioa, berrikuntza eta lehiakortasunerako ideien garapena, eta prestakuntza, nekazaritzako elikagaien, abeltzaintzaren eta basogintzaren eremurako. Laguntza horiek EAEko Landa Garapeneko 2015-2020 Programan (OSOA) sartuta daude. Programa horretan, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek parte hartzen dute, programa LGENF Europako Funtsarekin batera kofinantzatuz (Mendinet toki-ekintzako taldeak eta Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dute programa).

Eusko Jaurlaritzak, 2018. urtean, 18 milioi euro baino gehiagoko laguntzak onartu ditu, Euskadiko landa-inguruko eta itsasertzeko udalerrien garapen sozialean eta dibertsifikazio ekonomikoan aurrera egiteko, landa-garapena sustatzeko programen bitartez (besteak beste, Leader, Erei eta Itsaspen); horiez gainera, EAEko landa-ingurunea eta itsasertza dinamizatzeko ekitaldi sozialak egiteko laguntzak ere onartu ditu. Finantzatutako proiektuetan, 50 milioi inguruko inbertsioak daude aurreikusita, batez ere honako hauetara bideratuta: enpresak sortu, handitu eta modernizatzea; besteren konturako kontratazioak egitea; azpiegiturak eta oinarrizko zerbitzuak eraiki eta konpontzea; turismoa sustatzea eta inguru horietako biztanleen bizi-kalitatea eta etxebizitzetarako sarbidea hobetzea.

Bisitatutako proiektuak

Enkarterrialde:

Eusko Jaurlaritzak 1.650.000 euro inguru bideratu ditu Enkarterrietako 38 proiektutara, eta horrek 3,5 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak sortu ditu.

Horietan artean, hauek bisitatu dira: “Casa Garras” jatetxea (Karrantza), Sopuerta tailerren handitzea (Galdames), eta Cotorrioko udal-aterpea (Abanto-Zierbena). Honako hauek izan dira bisitan: eskualdeko udalerrietako alkateak; Enkarterriko Mankomunitateko presidentea, ADR Enkarterrialdeko gerente Txus Gómez eta horko presidente Julián Isuskiza; Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz, eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendari Irma Basterra.

Tolosaldea:

Eusko Jaurlaritzak, 2018an, 2,2 milioi inguru bideratu ditu Tolosaldeko landa-garapeneko 33 proiektutara, eta horrek 6 milioi euro inguruko inbertsioak sortu ditu.

Hiru proiektu hauek bisitatu dira: Amezketako erabilera anitzeko udal zentroa eta haurtzaindegiaren instalazioak, Asteasuko piezen mekanizaziorako eta muntaketarako “RN Mekanizatuak” tailerra, eta Orexako taberna-jatetxea, aldi berean bertako produktuen salmenta tokia eta turismo bulegoa dena.

Arabako Mendialdea:

2018an, Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euro inguru bideratu ditu landa garapeneko 22 proiektutara Arabako Mendialdea eskualdean, 6,26 milioi euroren inbertsioak eraginda.

Bernedoko udalerrian dagoen Angus Etxea landa-turismoko establezimendua, Loganivet nekazaritza eta abeltzaintzako enpresa, Nora Denda merkataritza-establezimendua (biak Kanpezun daude) eta Zaldiharana hipikako zentro integratzailea (Haranan dago) dira Eusko Jaurlaritzaren, inguruko udalen eta ADR Izki-ren ordezkariek landa-garapenari lotuta bisitatu dituzten lau proiektuak. Helburua honako hau zen: Arabako Mendialdean, finantzaketa publikoaren bidez, garatzen ari diren mota horretako ekimenak zuzenean ezagutzea.

Uztaila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4

Buletina