Berrikuntza

Neikerek Argentinako CIEFAP zentruarentzat aholkularitza lanak egingo ditu basoko espezien in vitro zabalkunderako teknikak garatzeko

Basoaren eta egurraren sektoreari balioa gehitzeko eta ikerketa gaietan nazioarteko aliantzak ezartzeko estrategiaren barruan, NEIKER-Tecnaliak lankidetza hitzarmen bat izenpetu du Andeetako eta Patagoniako Baso Ikerketa eta Hedapen Zentroarekin (CIEFAP, Argentina)

, bi erakundeei aukera emango diena baso-egurraren eremuan bakoitzaren ikerketa, garapen, berrikuntza eta prestakuntzaren lan ildoak indartzeko.

CIEFAPek Neikeren aholkularitza jaso ahal izango du ehun begetalak kultibatzeko laborategi bat diseinatu


Halaber, hitzarmenari esker bi erakundeek proiektuak garatuko dituzte klima aldaketaren berehalako eszenariora egokitutako espezieak hautatzeko, baita ere lehengaia industrializatzeari eta balio erantsia handitzeari buruzko azterketak egiteko, eta basoko bioekonomiaren inguruko gai berritzaileak ere landuko dituzte.


CIEFAPek NEIKERen aholkularitza jaso ahal izango du ehun begetalak kultibatzeko laborategi bat diseinatu, instalatu eta martxan jartzeko, Esquelen dituen instalazioetan (Argentina). NEIKERek, halaber, bere esperientzia eta ezagutzak eskainiko dizkio CIEFAPi basoko espezie natibo interesgarrien in vitro zabalkunderako teknikak hautatu, garatu eta optimizatzeari buruz (organogenesia eta enbriogenesi somatikoa).


Hitzarmenean sartu diren jarduera ildo nagusien artean nabarmentzen dira NEIKERek baliabide genetiko interesgarri batzuekin egingo dituen saiakuntzak, horien artean egonik Argentinako basoetako espezieak, ikusteko baliagarriak diren Euskadiko baso landaketetan, eta baloratzeko bertako ustiategien produktibitatea kualitatiboki eta kuantitatiboki hobetzeko balio duten. Bertan ezartzen errazagoak diren silbikulturako praktikak ere aztertuko dira.


Gainera, azterketak egingo dira, egurraren kalitateari buruz, horien barruan sartuta analisirako metodoak, parametro kuantifikagarririk egokienak, egurraren gaur egungo eta etorkizuneko erabilerak, etab., eta bi erakundeek espezie interesgarriei buruzko aurretiazko azterketak ere partekatu ahal izango dituzte.


Epe ertain eta luzera, hitzarmenaren baitan egurretarako ez diren basoko produktuen arloan dauden aukerak aztertu, analizatu eta bilatuko dira, eta lankidetzak eta aliantzak ezarriko dira Txileko Baso Institutuarekin (Infor), elkarrekin proiektuak garatzeko, alde guztien mesedetan.

Buletina