Albisteak

Accua Hpp Solutions enpresa, elikagaien industriara aplikatutako Goi Presioen Teknologietan aitzindaria

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburu Bittor Orozek eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterolak parte hartu dute, erakundeetako eta sektoreko ordezkari ugarirekin batera, Accua Hpp Solutions enpresak, Elgoibarren dagoen eta Euskadin Elikagaien industrian aplikatutako Goi Presioen Teknologian (HPP) aitzindaria den enpresak, dituen instalazioak inauguratzeko ekitaldian.

Gehiago irakurri...

Albisteak

2019ko Basque Culinary World Prize saria eskuratu du Anthony Myintek

Donostia-San Sebastiango Tabakalerako Prisman egin zen Anthony Myint sukaldari estatubatuarrari 2019ko Basque Culinary World Prize saria emateko ekitaldia, Gastronomiaren bitartez aurre egiten baitio gizartearen erronkarik larrienetako bati: klima aldaketari, alegia.

Gehiago irakurri...

Albisteak

Idiazabal eta Artzai-Gaztako 63 gazta munduko onenen artean

Idiazabal J.I. eta Artzai Gazta Elkarteko gaztategiek “Super-urrezko” domina 1, 12 Urrezko domina, 21 Zilarrezko eta 29 Brontzezko lortu dituzte, Bergamon ospatutako World Chesse Awardseko 32.edizioan.

Gehiago irakurri...

Albisteak

Atunzale izoztaileen sektorearen balio kateak 3.100 pertsonari ematen die enplegua, eta 924 milioi euro fakturatzen ditu

Atunzale izoztaileen sektorea jarduera ekonomiko globala da, eta Euskadin 54 arrantza ontzi, laguntzako 27 itsasontzi eta 6 zama ontzi ditu. Arrantza eta eraldaketa jardueren artean, 29.117 pertsonari ematen die lan mundu osoan (3.110 pertsonari Euskal Herrian) eta 1.969 milioi euro fakturatzen ditu, horietatik 924 milioi Euskadin (448 milioi arrantzan eta 476 milioi eraldaketan).

Gehiago irakurri...

Albisteak

Euskadik bere apustua indartu egin du Suitzan, berrikuntza izateko Landa Garapenarekin lotutako euskal elikagaien Industriaren buru

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Kaiku enpresako lehendakari Eduardo Urrutia buru zituen euskal ordezkaritzak Emmi Taldearen egoitza nagusia bisitatu zuen.

Gehiago irakurri...

Albisteak

Carmen Machi aktoreak jaso du “Basque Country Gastronomiko” saria, Euskadiko kalitateko produktua eta gastronomia sustatzeko ematen den saria

Donostiako Zinemaldiarekin batera egiten ziren ekitaldien barruan, Carmen Machi aktoreak “Basque Country Gastronomiko” saria jaso zuen Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiaren eskutik, Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos aurrean zegoela.

Gehiago irakurri...

Albisteak

Neikerek nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzari buruzko ikerketen euskarazko dibulgazioa saritzen du CAF-Elhuyar sarietan

Neiker-Tecnaliak nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza sektoreari lotutako lanik onena sarituko du CAF-Elhuyar sarien esparruan, arlo zientifiko eta teknologikoko erreferentziazko gai eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta sozializazioa aitortzeko eta sustatzeko.

Gehiago irakurri...

Albisteak

Hegaztizaintzaren sektorea Donostian biltzen da Hegaztizaintzari buruzko LVI. Symposium zientifikoa

Hegaztizaintzaren sektorea Donostian biltzen zen Hegaztizaintzari buruzko LVI. Symposium zientifikoa. Ekitaldiaren inaugurazioan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak, Jorge Garbisuk, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Markel Olanok, eta Donostiako alkateak, Eneko Goiak parte hartu zuten.

Gehiago irakurri...

Albisteak

Donostia Zinemaldiak Euskadi Basque Country karpa izeneko gunea eduki du bigarren urtez

Beste urte batez, Donostia Zinemaldiaren jarduera osagarrien barruan Euskadi Basque Country Karpa izeneko guneaz gozatu ahal izan da, non profesionalek zein bisitariek eta zaletuek kalitateko eta jatorriko produktuak ezagutu ahal izan dituzten eta produktu horietaz gozatu probaketak eta dastaketak eginez.

Gehiago irakurri...

Albisteak

Lehendakaria Munduko Landagunea erakundearen arduradunekin batzartu zen

Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuarekin batera, ML-Munduko Landagunea erakundearen arduradunekin batzartu zen Lehendakaritzan.

Albisteak

Neiker-Tecnaliako labore ekologikoen saiakuntza esperimentaleko lursailek sektorearen bisita hartu dute

Neiker-Tecnaliak Arkautin dituen labore ekologikoen saiakuntza esperimentaletako lursailek nekazarien eta teknikarien landa bisita bat hartu zuen.

Gehiago irakurri...

Albisteak

Euskadiko bioekonomiaren zeharkako politikak eduki dituen aurrerapenak txalotu ditu World BioEconomy Forum 2019 ekitaldiak

Bittor Orozek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak World BioEconomy Forum ekitaldiaren bigarren edizioan parte hartu zuen, zeina irailaren 11tik 13ra bitartean egin zen Rukan (Finlandia), eta bertan aurkeztu zituen Euskadik basogintzako bioekonomiaren inguruan eduki dituen aurrerapenak.

Gehiago irakurri...

Albisteak

Turismo Enogastronomikoaren IX. Foroak negozio jasangarrien bitartez merkatu berriak ezagutarazten zitun Arabako Errioxan

Turismo Enogastronomikoaren IX. Foroa, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak Eusko Jaurlaritzarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Fundacion Vitalekin elkarlanean antolatuta zen, Eguren Ugarte upategietan.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek inauguratu zuen topaketa, zeina aurten mahastizaintza eta ardogintzaren sektorearen jasangarritasuna arituko baita nagusiki; izan ere, iraunkortasuna ezinbesteko joera da gaur egun, negozio aukera berriak sortzeko.

Turismo Enogastronomikoaren Foroak sektoreko profesionalentzako ibilbide orri bat izatea du helburu, komunikazio eta merkaturatze turistikoko aditu eta profesional nagusiek partekatutako enpresa-esperientzien bitartez. Jorratuko diren gaien artean, Arabako Errioxako garapen iraunkorrerako, Biosphere ziurtagiria edo enogastronomiako joerak egiteko konpromisoa dago.

 

Albisteak

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreari laguntza emateko estrategia indartuko du nazioarteko merkatuaren zailtasunen aurrean

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak mahastizaintzako eta ardogintzako produktuei ezarriko dizkien zergen iragarkiak eragin duen ardura ikusita, eta, halaber, Brexitak ekarriko dituen ondorioek eragiten duten zalantza-egoera aintzat hartuta, Arantxa Tapia sailburuak, bilera izan zuen Euskadin mahastizaintza eta ardogintza sektoreko ordezkariekin.

Gehiago irakurri...

Albisteak

Eusko Jaurlaritzak mahastizaintza- eta ardogintza-sektorearen babesa indartuko du nazioartekotze eta bikaintasunerako zerbitzu integral baten bidez

Eusko Jaurlaritza azkentzen ari da HAZItik ematen den zerbitzuaren berregituraketa, Euskadiko mahastizaintza- eta ardogintza-sektorearen bikaintasuna babesteko bulego moduan aritu dadin.

Hala baieztatu zuen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak.

Gehiago irakurri...

Albisteak

Euskalovo Km0 jaio da, Euskadiko oilo arrautzen ekoizleen elkartea

Pasa den urrian Euskalovo Km0 aurkeztu zen, oilo arrautzen ekoizle diren nekazarien elkarte gisa, eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Politikako sailburuordek Bittor Orozek presiditu zuen aurkezpen ekitaldia.

Gehiago irakurri...

Albisteak

Elikaduraren inguruko berrikuntzaren azken joerak aurkeztu dituzte Bilbon Food Fashion Festival ekitaldian

Nolakoa izango da etorkizuneko elikadura? Zer rol jokatzen dute herritarrek elikadura berrikuntzan? Zer egin dezake zientziak elikadura seguruagoa, iraunkorragoa eta osasungarriagoa izan dadin?

Gehiago irakurri...



Albisteak

Ehun inguru ikertzailek parte hartu dute Landare Ehunen In Vitro Hazkuntzako Espainiako Elkartearen XIII. Bilkuran

Ehun inguru ikertzaile parte hartu dira Landare Ehunen In Vitro Hazkuntzako Espainiako Elkartearen XIII. Bilkuran (SECIVTV).

Gehiago irakurri...

Albisteak

Neiker 18.000 kilo patata eman dizkio Arabako Elikagai Bankuari

Neiker-Tecnaliak 18.000 kilo patata eman dizkio Arabako Elikagai Bankuari, Arkautiko (Araba) lursail esperimentalean egindako ikerketetatik sortutakoak.

Gehiago irakurri...

Albisteak

Emakumeek euskal landa eremuaren garapenean duten rola erreibindikatu zuten Durangon

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren XVI. edizioak 120 lagun inguru elkartu zitun Durangon, euren eskualdeetan garapen jasangarria eta berdintasunezkoa lortzeko esperientziak partekatzeko.

Gehiago irakurri...



Albisteak

Orbisoko ureztatze-sistemak, eguzki-energiaren eraginez dabilenak, 30 hektarea lurretarako ura ponpatzea lortu du

Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak eta Eduardo Aguinaco Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako diputatuak instalazioak bisitatu zituzten Orbisoko (Kanpezu) Ureztatzaile Elkarteko ordezkariekin batera.

Gehiago irakurri...

Albisteak

Biomasa erabilera termikoetarako prestakuntza-jardunaldia

Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak eta Peli Manterola Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak parte hartu dute “Biomasa erabilera termikoetarako” prestakuntza-jardunaldian, Gasteizko Artium Museoan.

Gehiago irakurri...

Albisteak

Arrantzaren eta izoztuen sektoreko 11 euskal enpresak Conxemaren egon dira euren nobedadeak aurkezten

Arrain izoztu, elikagai kontserbak eta gozoki izoztuak lantzen dituzten 11 euskal enpresak euren produktuak ezagutarazi dituzte Conxemar azokan, Itsasoko Produktu Izoztuen Nazioarteko Azokan, Vigon. 

Gehiago irakurri...

Albisteak

SheepNet-en arabera, nutrizioa, haurdunaldiaren diagnostikoa eta kontrola eta abortuen prebentzioa dira ardi aziendaren produktibitatea hobetzeko eginkizun nagusiak

Europako SheepNet proiektuaren arabera, zeinean Neiker-Tecnaliak parte hartzen baitu, ardi aziendaren produktibitatea hobetzeko eginkizun nagusiak nutrizioa, haurdunaldiaren diagnostikoa eta kontrola eta abortuen prebentzioa dira.

Gehiago irakurri...

Albisteak

Nekazaritza produktuen kalitatea bereiztua izan zen Gernikako urriko azken asteleheneko azokan

Urriko azken asteleheneko azoka egin zen Gernikan. 331 postuk Euskadiko baratzen produktu hoberenekin parte hartu zuten ekitaldian.

Gehiago irakurri...

Albisteak

Eusko Jaurlaritzak 3.4 miloi euroren laguntzak onartu ditu nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektorerako 2019an

Nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektorerako laguntzak iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako hiru agindu onartu ditu Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak. Orokorrean, 3,4 milioi euro inguru dira laguntzak 2019rako.

Gehiago irakurri...

Albisteak

18 gaztek Euskadiko arrantza ontzietan prestakuntzako egonaldiak egin dituzte, sektorean gazteen enplegua eta belaunaldi erreleboa bultzatzeko

Uda honetan, guztira 18 gaztek zabaldu dute Pasaiako, Bermeoko eta Ondarroako arrantza eskolan jasotako prestakuntza eta lehen eskutik ezagutu dute itsasoan lan egitearen esperientzia.

Gehiago irakurri...

Abendua 2019
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5

Buletina