| Albisteak

1.060.000 euro arrantza eta akuikultura merkaturatzeko

Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak euskal arrantza eta akuikultura sektorearentzat diru-laguntzen deialdi berri bat onartu du 1.060.000 euro zuzendu dizkio sektore horri 2014. urteko legegintzaldirako.

Laguntzak LEHIATU-ARRANTZA programari jarraituz emango dira eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak kudeatuko ditu. Kopuru horrek arrantza eta akuikultura produktuen eraldaketa eta merkaturatze jarduerak finantzatzea du helburu.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren arrantza sektorea garatzeko eta akuikultura sustatzeko helburu estrategikoari erantzuna ematen die ekimen hauek: arrantza sektore komertzializatzailea bultzatzea, I+G+B politikak erabiltzea egitura komertzial lehiakorra eta kalitatezkoa indartuz, kontsumitzaileari kalitatezko eta konfiantzazko eskaintza emanez, eta akuikultura-enpresentzako lagungarriak diren tresnak garatzea.

2013. urteko legegintzaldian, 29 enpresak 800.000 euro jaso zituzten guztira bi jarduera-mota egiteko:

1) Eraldaketa-unitateen eraikuntza, zabalkuntza, ekipamendua eta modernizazioa: 25 enpresa

2) Eraldaketa-gaitasuna areagotzea (unitate berrien eraikuntza edo existitzen direnen zabalkuntza): 4 enpresa

Onuradunak

Eraldaketa eta merkaturatze sektoreetako pertsona fisiko edo juridiko pribatuek eskuratu ahal izango dituzte laguntzak; zehazki, azpi-sektore hauei zuzentzen zaizkie:

- Kontserbak eta erdi-kontserbak.

- Araztegiak, zetazeoak eta haztegiak.

- Arrainen bitartezko gatzatuak, ketuak, aurrez prestatutakoak, etab.

- Aurregositakoak.

- Tratamendua, eraldaketa eta azpiproduktuak.

- Arrainen bitartezko produktuen elaborazioa (saltsak, arrain-suzedaneoak, etab.).

- Handizkariak sorburuan

- Handizkariak helmugan

Eskatzaileek enpresa txikia edo ertaintzat joak izan behar dute, edo aurreko kategoria horretan sartzen ez diren enpresen kasuetan, 750 langile baino gutxiago edo 200 milioi eurotik beherako negozio-bolumena izan behar dute.

Interesgarria

  • 1
  • 2

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait