| Albisteak

Euskadiko kalitazteko pruduktuak sagardotegitan

Irungo Ola sagardotegian aurkeztu da "bertako eta kalitatezko produktuak sustatzeko balio duen ekimen publiko pribatua"

adierazi du Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak. Euskadiko hainbat sagardotegik bertako produktuen kontsumoa bultzatzeko asmoz, ziurtagiri ofiziala duten kalitatezko eta bertako produktuak eskainiko dituzte beraien menuetan.

Proiektu pilotua da honakoa, eta eskainiko diren produktuak Eusko Labeldunak eta Idiazabal Gazta izango dira.

Hasiera honetan parte hartuko duten sagardotegiak hauek dira:

 Irungo Ola

 Astigarragako Petritegi

 Hernaniko Iparragirre

 Aiako Satxota

 Donostia-Igeldoko Calonge

 Zornotzako Uxarte.

Bertan, bakoitzak erabakiko du zein produkturekin lan egingo duen bere eskaintzaren barruan.

Aukeran dauden produktuak honako hauek dira:

• Euskal Okela: txuleta, saiheskia eta Okela Taloa

• Euskal Baserriko Oilaskoa.

• Baserriko Arrautzak

• Euskal Txerria.

• Gernikako Piperra

• Ibarrako Piperrak

• Euskal Tomatea

• Euskal Letxuga

• Idiazabal gazta.

Sagardotegi bakoitzak egin du bere produktu aukera, eta sagardotegian bertan adieraziko du zer aukera eskaintzen duen. Denborarekin beste produktu eta sagardotegi batzuk sartzea ere aurreikusia dago, eta hori lantzen ari dira, orain. Sagardotegi bakoitzak gutxienez 3 produktu desberdin eskainiko ditu eta horri buruzko informazioa aurkituko du sagardotegira joaten denak.

Proiektua aztertzen orain 3 urte hasi ziren Harakai-Urkaiko eta Eusko Label sagardoa egiten duten sagardotegi batzuetako ordezkariak, eta orain, HAZIren laguntzarekin proiektu pilotua martxan jarriko dute, eta zer-nolako erantzuna duen neurtuko.

Proiektuaren garrantzia

Euskadiko kalitatezko produktuak sustatzeko bidean, garrantzitsua da gaur aurkeztu den ekimena; izan ere, bertako produktuak ahalik eta kanal gehienetan egotea ezinbestekoa da, eta hortaz ezin ditugu bazterrean laga sagardotegiak. Ezinbestean, denda eta saltoki handietan egon behar dira produktuok, baina ezin ditugu ahaztu jatetxe, taberna edo sagardotegiak. Sagardotegietara, esaterako, Euskadiko zein kanpoko hainbat pertsona etortzen dira, eta gure lurreko produktuak balioan jartzeko oso leku aproposak izan daitezke.

Interesgarria

  • 1
  • 2

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait