| Albisteak

Euskadiko elikagaien 8 enpresak parte hartu dira Conxemar azokan

Vigon Conxemar Itsas Izoztuko Produktuen Nazioarteko Azokaren 22. edizioa ospatu da. Munduko lau azoka garrantzitsuenen artean dago, eta sektore eraldatzaile osoa biltzen du: handizkariak, inportatzaileak, esportatzaileak, transformatzaileak, fabrikatzaileak, banatzaileak, hozkailuak, makinak, industria laguntzailea (hotza, enbalajeak, plastikoak, etab.) eta akuikultura.

Edizio honetan, Euskadiko 8 elikagai-enpresak parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak HAZIren bidez antolatutako Euskadi Basque Country standean.

Arrankoba
Bacalaos Alkorta
Congelados Sorymar
Ederpesca
Illargui S.A.U
La Barajilla
Pescados Llorente
Uniportbilbao - Puerto de Bilbao


Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea eta Leandro Azkue, Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria, Vigora hurbildu ziren Euskadiko arrantza-industria eraldatzailearen presentzia bultzatzeko.

Conxemarreko parte-hartzea Euskadiko Elikagaien Industria Sustatzeko Planaren barruan definitutako ekintzetako bat da, eta, besteak beste, euskal enpresak nazioartekotzen laguntzea eta merkatuetan duten presentzia sustatzea ditu helburu.

 

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait