| Albisteak

Bilbao Bizkaia Beer Meeting-ek, 2021eko garagardo hitzordurik handiena

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek hasiera eman zion BILBAO BIZKAIA BEER Meeting 2021 azokaren barruan egin zen Garagardo Azokari, La Salvek eta Barcelona Beer Festivalek antolatuta.

Euskal Garagardogileen Elkarteak presentzia nabarmena izan du

Azoka Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko zen, eta bertako eta nazioarteko 70 enpresa ekoizlek baino gehiagok egindako garagardo-proposamenak ikusi ahal izan dira bertan. Euskal Garagardogileen Elkarteak ere presentzia nabarmena izan du eta bertako garagardoa izan da protagonista.

Bilbao Bizkaia Beer Meeting-en helburua estatu mailan garagardogintzaren balio-katearen urteroko topagunea izatea da. Ekitaldiak irauten duen hiru egunetan 275 parte-hartzaile izan dira balio-katearen kongresu profesionalean eta 4.000 bisitari Europako 40 garagardotegitako garagardoak dastatu ahal izateko.

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait