| Albisteak

Baserritik zuretzat, zentzuzko merkataritza proiektu pilotua Gipuzkoako establezimendu txikietan tokiko produktuak banatzea errazteko jaio da

Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak "Baserritik zuretzat, zentzuzko merkataritza" proiektu pilotuaren aurkezpenean parte hartu zuen, Gipuzkoako tokiko establezimenduetan tokiko ekoizle txikien produktuen banaketa errazteko. Proiektua martxan jartzeko eta urtebeteko bideragarritasuna egiaztatzeko, 11 baserritar eta 15 merkatari txiki batu dira.

Proiektuak tokiko ekoizleen eskaintza bateratua kudeatuko du

Kontsumitzaileak Gipuzkoako baserrietan ekoizten direla bermatzen duen "Baserritik zuretzat, zentzuzko merkataritza" mezua daramaten produktuak aurkituko ditu harategi txikietan eta lurraldeko dendetan. Kontsumitzaileak produktu fresko eta eraldatuak aurkituko ditu proiektu honetan parte hartzen duten merkatarien dendetan: barazkiak, esnekiak, edariak, janari-kontserbak...

Ekimen honen bidez ekoizpen, banaketa eta merkaturatze mota bat bultzatu nahi da, arlo soziala, ingurumenarekiko errespetua eta berrikuntza indartuko dituena eta inguruko ehun sozioekonomikoa lehiakor bihurtuko duena.

Era berean, proiektuak tokiko ekoizleen eskaintza bateratua kudeatuko du, gaur egun zailtasunak baitituzte saltoki espezializatuetara iristeko, bertako produktuen eskaintza askotarikoa eta bateratua duten merkaturatzaileen eskasiagatik.

"Baserritik zuretzat, zentzuzko merkataritza" proiektua Covid-19ak sortutako pandemiak areagotutako behar bati erantzuteko asmoz jaio da. Janari eta edari ekoizle eta herrietako salmenta gune txikien elkarlanetik jaio da, Gipuzkoako EHNE sindikatuaren, baserritarren, harakinen eta Edertoren arteko elkarlanari esker hasiko da lehen urratsak ematen.

 

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait