| Albisteak

Eusko Label Liga eskaparate bikaina izan da egiaztatutako kalitatezko produktuak promozionatzeko

Eusko Label Ligako azken estropada ospatu ondoren Portugaleten, Eusko Jaurlaritzak eta HAZIk oso modu positiboan baloratu dute ekintza hau, izan ere, estropaden liga leku bikaina izan da udara guztian Eusko Label produktuak ikustarazteko eta balioan jartzeko, eta gauden egoeran, beste modu batean ezin izango zen lortu hori. COVID-19a dela-eta Euskadiko kalitatezko produktuak ezagutzera eramateko gainerako ekintza eta dastaketa asko ez dira errekuperatu eta ekintza honek inoiz baino garrantzi handiagoa hartu du.

Kirol babes horrek lagundu du Eusko Labela duen nabarmentasun maila handiari eusten

Azken estropadako sari banaketa ekitaldian izan ziren, besteak beste, Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua eta Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien politikako sailburuordea.

2017az geroztik, Eusko Label elikagaien marka da Euskadin udako kirol hitzordurik garrantzitsuenaren izena da, baina edizio honetan traineru ligak Eusko Label marka izateak inoiz baino garrantzi handiagoa eduki du. Kontuan izanda dastaketa herrikoiak izan direla Euskadiko kalitateko produktuak kontsumitzaileen artean ezagutarazteko HAZIk gidatutako ekintzarik garrantzitsuenetako bat, eta jakinda dastaketa herrikoi horiek oraindik ezin izan direla egin COVID-19a dela-eta, oso garrantzitsua izan da estropada bakoitza egin den lekuan marka presente egotea eta presentzia horrek komunikabideetan izandako oihartzuna.

Horrenbestez, kirol babes horrek lagundu du Eusko Labela duen nabarmentasun maila handiari eusten, eta baita Euskadiko kontsumitzaileek Eusko Label kalitate ziurtagiriaren babespeko produktuak kontsumitzen jarraitu dezaten animatzen ere.

Eusko Label marka publiko eta ofiziala da, eta Euskal Autonomia Elkargoan ekoitzi, eraldatu edota landutako nekazaritzako elikagaiak identifikatu eta bereizteko balio du, produktu horien kalitatea, berezitasuna edo singulartasuna produktuek oro har batez beste izan ohi dituztenak baino handiagoak baitira.

Labur esanda, kalitateko eta Euskadiko produktuak direla bermatzen du bereizgarriak.

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait