| Albisteak

12 milioi euroko laguntzak Euskadiko abeltzaintza sektorearen zailtasunak arintzeko

Tapia Sailburuak ENBA sidikatuaren 30 urteurreneko ekitaldian parte hartu zuen, eta 2021erako 12 milioi euroko deialdia iragarri zuen, EAEko esnetarako behien, haragitarako behien, ardien, ahuntzen, haragitarako hegaztien, txerrien, untxien eta zaldien sektoreetan abeltzaintza-jarduerari eusteko. Laguntza lerroa datorren urrian argitaratzea aurreikusten da.

Tapia kezkatuta agertu zen esnearen prezioagatik

Ezohiko laguntza horien helburua da euskal ustiategiei laguntzea eta COVID19ren ondoriozko merkatuko zailtasunen ondorioz izaten ari diren galerak arintzea.

Iragarpenaz gain, Nekazaritza Ministerioarekin egiten ari diren Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) negoziazioaren azken ordua azaldu zuenTapiak, eta, horren harira, egungo proposamenean gai garrantzitsuen aurrean dagoen zehaztugabetasuna konpontzen saiatzen ari direla adierazi zuen, besteak beste, ekoeskemak babestea, zuzeneko laguntzen aurrekontuaren % 25 baitira. Eusko Jaurlaritzaren ahalegina sektoreak laguntzak jasoko dituela bermatzera bideratzen ari da, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera, gaur egun NPB laguntzen 7.200 hartzailek osatzen dutena, pandemia osteko eredu sozioekonomiko berrira egokitu dadin.

Tapia kezkatuta agertu zen esnearen prezioagatik, eta Eusko Jaurlaritzak arrazoizko prezioa bermatzeko ahaleginarekin bat egiten duela esan zuen, abeltzaintzaren sektoreak egiten duen lanari erantzun ahal izateko.

 

 

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait