| Albisteak

Landa-eremuetarako epe luzeko ikuspegia: Europar Batasuneko landa-eremu indartsuago, konektatuago, erresilienteago eta oparoagoen alde

Europako Batzordeak epe luzerako ikuspegi bat aurkeztu du EBko landa-eremuetarako. Ikuspegi horretan, aurre egin beharreko erronkak eta arazoak adierazten dira, eta eskualde horiek dituzten aukera oparoenetako batzuk azpimarratzen dira.

Hainbat aurreikuspen eta herritarrei eta landa-eremuetako beste solaskide batzuei egindako kontsulta zabalak oinarri hartuta, aurkeztutako ikuspegiak Landa Itun bat eta Landa Ekintzako Plan bat proposatzen ditu, landa-eremuak indartsuagoak, erresilienteagoak eta oparoagoak izan daitezen eta konektatuta egon daitezen.

Mundializazioaren, urbanizazioaren eta zahartzearen ondorioz identifikatu diren erronka eta joera handiei arrakastaz aurre egiteko, eta trantsizio ekologiko eta digitalen abantailak aprobetxatzeko, tokian tokiko politika eta neurri egokituak behar dira, EBko lurraldeen aniztasuna, behar espezifikoak eta indargune erlatiboak kontuan hartuko dituztenak.

Informazio gehiago hemen.

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait