| Albisteak

Batzordeak eko-eskemek babes ditzaketen nekazaritza-praktiken zerrenda argitaratu du

Batzordeak, sistema ekologikoek (eko-eskemak) etorkizuneko 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratuan (NPB) babestu ditzaketen nekazaritza-jardunbideen zerrenda argitaratu berri du.Zerrenda honen helburua, NPBren erreformaren inguruko eztabaidan laguntzea da, honek Europako Itun Berdearen ("Green Deal") helburuak lortzeko duen gaitasunaren inguruko hausnarketa elikatuz.

Zerrenda horrek, Bruselaren arabera, eko-eskemak ezartzeko prozesuaren gardentasuna ere hobetzen du, Estatu bakoitzak NPBaren baitan diseinatuko beharreko Plan Estrategikoaren esparruan, nekazariei, administrazioei, zientzialariei eta interesa duen orori laguntza-tresna berri hori ahalik eta hobekien erabiltzeko moduari buruzko eztabaidarekin jarraitzeko oinarri bat emanez.

NPBren erreformaren barruan, Europako Parlamentuaren, Kontseiluaren eta Batzordearen artean trilogoa negoziatzen ari den momentu honetan, plan ekologikoak (eko-eskemak) laguntza-tresna berri bat dira, ingurumena zaintzeko eta klima-ekintzarako beste urrats bat ematea erabakitzen duten nekazariak saritzeko diseinatua.


Europar Batzordearen arabera, NPBak berebiziko garrantzia izango du nekazaritzako elikagaien sistema jasangarriranzko trantsizioa kudeatzeko eta Europako nekazariei une oro laguntzeko, eta, horri dagokionez, eko-eskemek nabarmen lagunduko dute trantsizio horretan eta Itun Berdearen helburuetan.

 Nekazaritzako praktiken zerrenda hemen kontsultagai.  

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait