| Albisteak

Aurkeztu zaizkie sektoreari Elikagaien Segurtasunari buruz 2019an garatu diren Ikerketa Proiektuen emaitzak

"Elikagaien Segurtasuneko Emaitzak Transferitzeko Jardunaldiak" izeneko ekitaldiaren zazpigarren edizioa egin zen, Eusko Jaurlaritzak ELIKA Elikagaien Segurtasunareko Fundazioarekin eta NEIKER Nekazaritza Ikerketarako Zentroarekin batera antolatuta

, elikagaien bitartez transmititu daitezkeen arrisku nagusiei buruz 2019an egin diren ikerketa proiektuen emaitzak transferitzeko, eta 110 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte, bide telematikoz, Covid 19aren krisia dela-eta ezarri diren segurtasun arauak errespetatzeko.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterola eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Juan Jose Aurrekoetxea arduratu ziren topaketari hasiera emateaz. Bere interbentzioan, Manterolak gogoratu zuen Euskadik Elikagaien Segurtasuneko Ikerketa Plan Operatibo bat duela eta horri esker ikerketa indartu ahal izan dela eta inplikatutako agente guztien elkarlana –administrazioak zein ikerketa zentroak eta nekazaritzako elikagaien sektorea bera– erraztu dela. Planaren 4 urteko indarraldian (2017-2020), Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak 5 milioi euro inguru erabili ditu Elikagaien Segurtasun Iraunkorreko 53 proiektu finantzatzeko.

Aurkeztutako proiektuek landutako gaien artean, hauek nabarmentzen dira: antibiotikoekiko erresistentziak, patatetako akrilamida, haragi produktuetako sulfitoak, elikadura osagarrien arriskuak/onurak, ontzi iraunkorren fabrikazioa, landareetako mikotoxinak eta glifosatoak, elikadura osasuna gaztetan, eta teknika genomikoen erabilera infekzioen kontrolerako. Proiektu horiek aukeratu dira 2019an guztira 1,2 milioi eurorekin finantzatu diren 15 proiektuetatik.

Era berean, bi hitzaldi eman ziren; hitzaldi bat “Elikagaien Segurtasuneko Erronkak Iraunkortasun eredu berrietan” izenekoa izan da, eta AZTI ikerketa zentroko Jaime Zufiak eman du, eta beste hitzaldia “Autokontrola eta Elikagaien Segurtasuna. 2020-21 aldirako helburuak” izenekoa, Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariorde Juan Carlos Fernandezen eskutik.

Nekazaritzako elikagaien balio kateko agenteei, zentro teknologikoetako eta unibertsitateetako ikertzaileei eta administrazioetako teknikariei zuzentzen dira jardunaldi hauek, eta topaleku ezin hobea dira informazioa partekatzeko, etorkizuneko elkarlan posibleak zehazteko eta, batez ere, elikagaien segurtasunaren alorrean zentro teknologikoek eta unibertsitateek zein elikagaien kateko agenteek eta erakundeek detektatutako premiei erantzuna emateko zentro teknologikoak eta unibertsitateak beraiek egiten ari diren lana ezagutzeko.

Neiker nekazaritzako ikerketa zentroko zuzendari nagusi Leire Barañanok eman zien bukaera jardunaldiei.

 

Interesgarria

  • 1
  • 2

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait