| Albisteak

Hasi da Parisen Euskadiko upategiak nazioartean sustatzeko programa anbiziotsua

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, elikaduraren euskal industria kanpoan sustatzen laguntzeko jardueren barruan, Wine Paris eta Vinexpo 2020 azokako euskal enpresen baterako parte hartzea antolatu zuen Hazi Fundazioaren bitartez eta Bilboko Ganberaren laguntzarekin.

Ardogintzaren industriako produktuak nazioarteko merkatuetan sustatzeko egiten diren ekintzetako bat da Euskadik topaketa profesional hauetan parte hartzea.

Basque Wine Office-en helburua da euskal upeltegien berezitasunaren eta kalitatearen aldeko apustu argia egitea

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz egon zen ekitaldian parte hartzen zuten euskal enpresa erakusketariekin batera: Marquesa-Valserrano upategiak, Luis Alegre upategiak, Casado Morales upategiak eta mahastiak, Astobiza upategia, Artomaña Txakolina, Muriel Wines eta Olatu Txakoli.

Oroz sailburuordeak adierazi zuenekitaldi honetarako aurreikusita daude 10 ekintza baino gehiago egitea Estatu mailan eta nazioartean, Basque Wine Officek, Euskadiko “mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorearen laguntza-bulegoak, gidatuta. Bulegoaren lana izango da Arabako Errioxako eta Txakolinaren hiru izendapenetako bodegek nazio-, estatu- eta nazioarte-mailetako merkatuan abian duten estrategia sendotzea da. “Basque Wine Office-en helburua da euskal upeltegien berezitasunaren eta kalitatearen aldeko apustu argia egitea eta, horretarako, egiteko modu hori sustatu eta babestea, munduan zabaltzeko aurkezpen-txartel gisa” –gehitu zuen Orozek.

Nazioarteko sustapenerako programa

Euskadiko elikagaigintzako industriak 2020an nazioartean parte hartzen duen lehen aldia bada ere, Basque Wine officek gidatutako lan ildo hau indartu egingo da, lehentasunezko lan ildo gisa, ekintza hauen bitartez:
Prowein – Duseldorf, Gourmets azoka, Tokioko Wine and Gourmet, Alimentaria, Prowein Singapur, Cider World Frankfurt, Txikago eta Miamiko misioa, Japoniako alderantzizko misioa, Prowein Asia, AEBko alderantzizko misioa, Conxemar, Sial eta Seattleko Gabonetako kanpaina.

 

 

 

Interesgarria

  • 1

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait