| Albisteak

“Hamabi erronka…ausartzerik bai?”, bilatu kontsumitzaileen konplizitatea elikagien xahuketaren aurka borrokatzeko

 “Hamabi erronka…. Ausartzerik bai?” Kontsumitzaileen konplizitatea bilatzeko, ELIKA Fundazioak NIREA plataformarekin elkarlanean elikagaien xahuketaren aurka sentsibilizatzeko aurten abian jarriko duen kanpainaren leloa da.

Ekimenak 2030eko GJHen estrategiak bat etorrarazteko premiari erantzuten dio, izan ere, datorren hamarkadan elikagaien xahuketa %50 murriztu nahi da berarekin. Kalkulatzen da gaur egun Euskadin 350.000 tona baino gehiago elikagai xahutzen dela, hau da, 160 kilo pertsonako eta urteko.

Bertako elikagaietan, haien onuretan eta baserritarren eta arrantzaleen lanean jarriko da fokua

Ekimen horren baitan, 2020an elikagaien xahuketa prebenitzeko 12 erronka abiaraziko dira eta tresnak eta gomendioak partekatuko dira, bai eta informazio tailerrak sortu eta herritarrei aukeratutako erronkak gainditzen lagunduko dieten esperientziak diseinatu ere. Era berean, bertako elikagaietan, haien onuretan eta baserritarren eta arrantzaleen lanean jarriko da fokua, bai eta elikagaiak ekoizteko inbertitutako baliabideetan ere.

Hauek dira planteatutako erronkak:

• Planifikatu zure menuak
• Errazio arrazoidunak
• Bertako elikagaiak mahaian
• Bidezko erosketa
• Jantzi etiketaz zure despentsa
• Zaporea barruan dago
• Ez nire hozkailurik gabe
• Bista eduki, erabili zure xakuketaren aurkako betaurrekoak
• Ez lotsatu, eraman nazazu etxera
• Gaur jaten ez duzuna bihar jango duzu
• Berritu eta… on egin dizula berriro!
• Partekatu eta parte izan

Azterketa - diagnostikoa

Aurten ere elikaduraren balio kalteko xahuketari buruzko azterketa bat egiten ari da Euskadin, bere inpaktu ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa erabakitzeko eta xahuketa murrizteko aukerak zehazteko. Lortuko diren datuekin, errazago izango da elikagaien sektorean xahuketa hori murrizteko funtsezko ekintzak lehenestea. HAZI Fundazioak koordinatuta egiten ari da azterketa –diagnostikoa besteak beste Aztik, Elikaduraren Klusterrak eta Ihobek eratutako diziplina askoko taldea egiten ari da–. 2021erako nekazaritzako elikagaien balio kate osoko xahuketari buruzko behin betiko datu kuantitatiboak eta kualitatiboak lortzea espero da.

Diagnostiko hau ezean, kalkulatzen da Euskadin 350.000 tona baino gehiago elikagai xahutzen dela urtean, eta gehiena (%53) etxeetan xahutzen dela, industria eraldatzaileak xahututakoa (%19) eta sukaldaritzak (HORECA) xahututakoa (%12) horren atzean daudela. Lehen sektorean xahutzen dena, berriz, guztirakoaren %11 da. Horregatik da oso garrantzitsua arazo horren gainean kontzientziatzea, eta batez ere kontsumitzaileak kontzientziatzea.

Xahuketaren aurkako plataforma eta manifestua

“Hamabi erronka... ausartzerik bai?" izeneko ekimena beste urrats bat gehiago da Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma sortu eta erakundeek eta sektoreko eragileek ”Elikagaien Xahuketari ezetz Euskadin” izeneko manifestuarekin bat egin ondoren. Erakunde eta instituzio publiko eta pribatuak eta euskal elikagaien katea osatzen duten sektoreko hainbat eragile dira manifestua izenpetzen dutenak –gaur egun ehundik gora–, jakin badakite-eta elikagaien xahuketa murrizteko beharrezkoa dela elkarlanean aritzea, kontzientziatuta egotea eta etengabe lan egitea.

Sare sozialetako presentzia

www.zerodespilfarro.eus webgune berrian, hilero-hilero elikagaien xakuketaren aurka egiten hasteko tresnak, tailerrak eta beste edozein ekimen argitaratuko dira, eta NIREAren webgunean, berriz, elikagaien eta lehen sektorearen balioan jarriko da fokua, baserritarren, sasoiko elikagaien, tokiko merkatuen, landa inguruneko esperientzien eta beste hainbat gairen gaineko informazioa argitaratuz. Era berean, interesatuta daudenek beren ekarpena egin ahal izango dute hileko erronkari buruzko iruzkinak eginez #0despilfarroUrtea hashtag-arekin eta aukeratzen duten hashtag bereziarekin.

 

 

Interesgarria

  • 1

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait