| Albisteak

Hasi da Gipuzkoan eta Bizkaian 2020ko txotx denboraldia

Lehen txotxa irekita, hasiera eman zaio sagardo denboraldiari Bizkaian eta Gipuzkoan.

Bizkaiko Sagardogileen Elkartea –Bizkaiko Sagardoa– osatzen duten artisautzako 8 upategiek Bizkaiko sagardo denboraldiari hasiera eman zioten, lehen txotxa irekita, Mikel Garcia eta Javier Conde atleten eskutik. Gipuzkoan, Izaro abeslariak eman zion hasiera 2020ko txotx denboraldiari, Sagardoetxean, Astigarragako Euskal Sagardoaren Museoan.

Bizkaia
Denboraldiaren aurkezpena Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian egin zen, eta bertan parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitateko eta Industrietako zuzendari Peli Manterolak.


Bizkaiko sagardo denboraldia oso datu positiboekin hasi da aurten, izan ere, 160.000 litro sagardo ekoitzi dira, pasa den ekitaldian baino ia 45.000 litro gehiago, eta denak %100 Bizkaiko lurraldekoak diren sagarrarekin egindakoak dira.


Sagardo kopuru horren zati bat ere Euskal Sagardoa JI-ko sagardoa egiteko erabili da, gero eta sendoago dagoen proiektua baita. Izan ere, 50 sagardotegi daude proiektuari atxikita eta 3.000.000 litro sagardo ekoitzi dira aurten, 2016an sortu zenean baino ekoizpen bikoitza, alegia.


Euskal Sagardoa–ren etorkizunerako ezinbestekoa da urtero %100 bertako sagarrarekin egindako sagardoaren gero eta bolumen handiago egitea. Eta helburu horretarako, sagar ekoizleen eta sagardoen sektoreari laguntzen jarraituko du Eusko Jaurlaritzak.


Gipuzkoa
2020ko Sagardo Berriaren Egunaren hogeita zazpigarren edizio honetan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu, Arantxa Tapiak eta Elikagaien kalitateko eta industrietako zuzendari Peli Manterolak hartu zuten parte, eta adierazi zuten “Euskal Sagardoa markaren eraikuntza bide onetik doala urtetik urtera bertako sagarrarekin egindako sagardoaren ekoizpena handitzeko helbururantz, Euskal Sagardoa J.I.-aren baitan egiten den sagardoaren %100 izateraino".


Manterolak jakinarazi zuen, halaber, "komertzializazioaren esparruan egiten ari direla ahaleginik handienak, bai barruko merkatuaren esparruan (linealak, HORECA kanala), bai kanpoko merkatuan. Gaur egun, Euskadin ekoitzitako sagardoaren ia %5 nazioarteko merkatuetara bideratzen da (AEB, Kanada, Txina eta Japonia) eta asmoa da kuota hori handitzea hainbat ekintzaren bitartez, hala nola misio komertzialak antolatuz eta azoketan parte hartuz, esaterako, Cider World 2020 azokan, Frankfurten (Alemania), Euskadi ohorezko gonbidatua baita bertan.


Sagardoren Lurraldeak emandako datuen arabera, 2019ko uztak 12 milioi litro inguru sagardo eman ditu, eta 8,5 milioi litro dira bertako sagarrarekin ekoitzitakoak. Bertako sagarrekin 3.000.000 litro sagardo egin dira, Euskal Sagardoa jatorri izendapenarekin.

Interesgarria

  • 1
  • 2

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait