| Albisteak

Arantxa Tapia sailburuak Urnietako Iparlateko fabrika bisitatu zuen

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak eta Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak arratsalde honetan egin zuten Esnelateko fabrikara bisita, Urnietan kokatutako Iparlaten fabrikarik garrantzitsuena.

Eusko Jaurlaritzaz gain, ekitaldira Iparlateko zuzendaritza eta Kaiku Kooperatibako lehendakaria eta kontseilariak joan ziren.

Bisitan zehar agerira atera zen Kaiku Kooperatibaren abeltzainek Iparlaten jatorrian duten funtsezko rola

Bisitan zehar agerira atera zen Kaiku Kooperatibaren abeltzainek Iparlaten jatorrian duten funtsezko rola, fundatzaileak izateaz gain, akzio gehiengodunak eta Iparlaten esne hornitzailerik handiena baitira. Halaber, nabarmendu zen elikagaien kate guztiaren jasangarritasuna bermatzeak modelo honen urtetako arrakastan duen garrantzia.

Fabrikan zeharreko ibilbidean, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Esnelatek 2019an zehar
martxan jarri dituen ontziratzeko bost lerro berriak ikusi ahal izan zuten. Albiste honek Iparlaten inbertsiotarako bokazioa islatzen du esne-sektorearen ardatz egituratzaile bezala; izan ere, 2019an enpresak Urnietako fabrikan 10 milioi euro inbertitu ditu. Halaber, bisitan zehar Esnelateko fabrikak egiten ari den inbertsio eta berrikuntza ahalegina nabarmendu zen, baita Iparlat taldeak oro har bide horretan emandako pausuak. Izan ere, Kaiku Kooperatibarekin eta Euskadi eta Nafarroako abeltzainekin dagoen lotura eta erlazio estua da bermerik onena etorkizunera begira modelo hau sendotzen jarraitzeko eta sektoreak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko. Zentzu honetan, beste urrats bat eman da 2019ko abenduan, Kaiku laktosarik gabeko esnea Esnelaten berriro ontziratzen hasi baita, merkatuan bakarra den formatu berrian.

Iparlati buruz
Iparlat 1992 urtean sortu zen. Mercadonaren esne hornitzaile espezialista da 2004tik. Urnietako Iparlateko fabrikan gaur egun 200 pertsona inguru lan egiten dute, Iparlat taldeak oro har 400 langile izanik. 2019ko fabrika honetako ekoizpen bolumena 280 milioi litrokoa izan da. Euskadi eta Nafarroan 347 abeltzainen esnea jasotzen du, 233 milioi litro.

Interesgarria

  • 1
  • 2

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait