Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Arabako Errioxako Kuadrillak antolatutako topaketa batean izan ziren, ardoaren sektoreak, oro har, eta eremu horrek, zehazki, Covid krisialdiaren ondorioz bizi duen egoeraz kezkatuta.
AZTI Itsas katean eta elikaduran espezializatutako teknologia-zentroa eta HAZI Fundazioa mintegi batzuk antolatzen ari dira on line (webinars), sektore horretako enpresei aholku emateko eta konponbideak eskaintzeko, COVID 19aren pandemiak eragindako krisiaren ondorioz duten etorkizunari begira.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren mende dagoen HAZI Fundazioa erakunde publikoak akordio bat egin du Harakai kooperatibarekin, zeinaren bitartez agintzen du euskal abeltzainek oraingo sasoian ekoizten dituzten bildotsak erosiko dituela, aldi berean erosketa prezioari eutsita, hau da, Eusko Labela duten bildotsak kiloko 6 euroan erosita.
Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiekin eta HAZIrekin batera, nekazaritza-produktuak biltzeko eta merkaturatzeko zerbitzu bat jarri du abian Euskadi osoan. Zerbitzuaren helburua da baserritarrei beren generoa merkaturatzen laguntzea, COVID19aren ondorioz tokiko azokak itxi baitzaizkie.
Idiazabal gazta berria aurkezpenaren XXVI. edizioa egin zen. Ekitaldi hori Ordiziako Artzain Egunean egin ohi da, baina aurten, COVID-19 pandemiak eragindako alarma-egoeraren ondorioz, bertan behera geratu zen.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantza Tapia, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Haziko zuzendari nagusi Asier Arrese elkartu ziren Euskadiko edarien sektoreko ordezkariekin (Araba Errioxako ardo ekoizleak, eta txakolin, sagardo eta garagardo ekoizleak) COVID-19aren pandemiak eragindako krisiak eduki dituen ondorioak elkarrekin aztertzeko eta sektoreko ondorio negatibo horiek minimizatzeko hartu beharreko neurriak adosteko.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak koronabirusaren ondoriozko alarma-egoerarekin lotutako hiru kontzientziazio- eta hedapen-kanpaina jarri ditu abian. Helburua da, alde batetik, bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta, bestetik, garraio publikoaren erabiltzaileek segurtasun-neurriak zorrotz betetzea. Gainera, ETEei laguntzeko kanpainak Herriaren ekonomia-jardueraren motorra sustatzeko aktibatutako programen berri ematen die enpresei.
Gustoko, bi urtean behin egiten den elikagaien eta produktu gastronomikoen azoka Bilbao Exhibition Centre-k 1. pabiloia elikagai-merkatu handi batean bilakatu zuen.
Heldu zen San Isidro Eguna eta, COVID 19aren krisiaren ondorioz, normaltasunez hura ospatzea ezinezkoa denez, Lehen Sektorea, Nekazaritzako Elikagaien Industria eta Landa Ingurunea kudeatzeko eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Publikoek, Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, aho batez partekatzen zituzten adierazpen instituzional honetan biltzen diren konpromisoak.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarekin eta Xabier Mutuberria Oronako Zuzendari Nagusiarekin batera, JAKIORO ekimena aurkeztu zuen, baserriko produktuetan oinarrituz, eta helburua du nekazaritzako soberakinaren zati bat bildu, prestatutako janari bihurtzeko eraldatu eta, Gurutze Gorriaren bitartez, hura banatzea. Horretarako, Guztion Artean ekimeneko pertsona boluntarioek parte hartuko dute, COVID-19ak eragin duen ekonomia-egoerak kaltetutako pertsonei zuzenduta.
2019-2020 ikasturtean Pasaiako, Bermeoko eta Ondarroako Ikastetxeetan, hurrenez hurren, nautika-arrantzako ikasketak egiteko beken deialdia egiteko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eman duen Agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Laguntza horiek finantzatzeko 134.000 euro inguru erabiliko dira.
Euskal Garagardoaren Elkarteak Euskal Garagardoa - Basque Beer marka kolektibo berria aurkeztu zuen, BECen ospatzen zen Gustoko Azokan.
Javier Ortega Euskal Garagardoaren Elkarteko lehendakaria izan zen horren arduradun eta Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea izan zen gonbidatu bezala. Sektorearen eta kontsumitzaileen babesa bermatzeko beharra azpimarratu zutenbeste batzuen artean.
Javier Ortegak HAZIri eta Eusko Jaurlaritzari eskerrak emanez zabaldu zuen aurkezpena, ekimena aurrera ateratzeko emandako laguntza guztiagatik.
COVID19aren pandemiak eragindako nazioarteko krisia hasi zenetik, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak neurri ugari ezarri ditu, krisiak lehen sektorean eta landa-eremuan dituen ondorioak arintzeko.
Neurrion artean, hauek azpimarratu behar dira:
Era berean, koronabirusaren aurkako jarduera-protokolo bat egin da elikaduraren balio-kateko pertsonentzat eta enpresentzat (itsasontziak, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiak, elikagai-industriak, elikagaien garraioa, logistika eta garraioa, eta elikagaiak merkaturatzen dituzten establezimenduak), arriskuak minimizatzeko eta kutsatzea saihesteko.
COVID 19aren eragina Euskadiko ardien sektorera eta artzainengana ere iritsi da. Esnearen salmentan zailtasunak aurreikusten zituzten, HORECA kanalaren itxierak Idiazabal gaztaren eskaria murriztu duelako. Zailtasun horiei, ordea, aurre egin zaie, TGT eta AGOUR enpresek 250.000na litro ardi esne erosi baitituzte,
Itsas Garapen Elkartea Arrantzako Toki Ekintzarako Taldeari 2020rako onartu zaizkion Toki garapeneko proiektu parte hartzaileetarako laguntzak arautzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak.
Euskadi da bioekonomia sustatzeko Bioeskualdeen Sare berria abiarazita garapen iraunkorraren eta ekonomiaren dekarbonizazioaren sustapenean aitzindari diren hiru eskualdeetako bat. Ekimenaren inaugurazio ekitaldia egin zen, Bilbon, Europako Basogintza Institutuak (EFI) koordinatuta.